Eskertza

Txosten hau SPRIren, Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren, finantzaketari esker egin ahal izan da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2018ko Txostena Orkestrako pertsona talde batek prestatu du, Susana Francok koordinatuta. Baina, modu batera edo bestera, Orkestrako talde osoak hartu du parte prozesuan. Guztiei eskertu nahi diegu bide osoan erakutsi duten zorroztasuna, dedikazioa eta konpromisoa. Era berean, Orkestrako Administrazio Kontseiluko eta Aholku Kontseiluko kideek eta Orkestraren erakunde babesleek egin dizkiguten ekarpenak ere eskertu nahi ditugu.

Txosten hau osatzeko oinarri gisa erabili ditugun analisi kuantitatiboak egiteko ezinbestekoa izan da Eustat-Euskal Estatistika Erakundeak, Eurostatek eta Sabi-Informak eskaini diguten laguntza. Horiei ere gure eskerrik zintzoena, eman dizkiguten erraztasun guztiengatik.

Azkenik, azken urteetan aurrera eraman ditugun askotariko proiektuetan, jakintza sortzen parte hartu eta lagundu duten eragile guztiei ere eman nahi dizkiegu eskerrak.

Orkestrak bere gain hartzen du Txosten honen edukian egon litezkeen akats edo hutsen erantzukizuna.

  1. Mari Jose Aranguren, Megan Briggs, Patricia Canto, Idoia Egaña, Aitziber Elola, Ibon Gil de San Vicente, Lorea Larrabeiti, Usue Lorenz, Asier Murciego, Mikel Navarro, Eduardo Sisti, Rakel Vázquez, James R. Wilson, y Agustín Zubillaga

  2. https://www.orkestra.deusto.es/eu/orkestrari-buruz/taldea