5. Oinarriak

Oinarriak emanda dauden edo oso mantso aldatzen diren egiturazko ezaugarriak dira, baina lehiakortasunean eragina dute. Elementu hauek erabili dira Euskal Autonomia Erkidegoaren antzeko egitura duten erreferentziazko eskualdeak identifikatzeko. Jarraian, egiturazko elementuei dagokienez, EAEk dituen ezaugarriak azalduko ditugu, EAE eta erreferentziazko eskualdeen multzoaren batezbestekoarekin eta EB-28ko eskualdeen batezbestekoarekin alderatuta. Horrek aukera emango digu politika publiko egokiak diseinatzeko baliagarriak izan daitezkeen ezaugarri bereziak nabarmentzeko.