5.6. Egiturazko baldintzatzaileen laburpena

Laburbilduz, ondoriozta dezakegu EAEk antz handiagoa duela erreferentziazko eskualdeekin Europako eskualdeen batezbestekoarekin baino, egiturazko baldintzei begiratuta. Hortaz, erreferentziazko eskualdeak alderatzeko multzo egokia dira. Noski, esparru batzuetan besteetan baino handiagoak dira antzekotasunak. Alderdik handienak baldintza geo-demografikoetan aurkituko ditugu. Antzekotasuna handiagoa da sektore egiturari begiratzen diogunean, bereziki industria adarretan (nahiz eta EAEn sektore astunen garrantzia handiagoa izan), manufakturako enpresen batez besteko tamaina handiagoan eta espezializazio zientifikoan (zientzia fisikoak eta ingeniaritza) zein teknologikoan (ingeniaritza mekanikoa). Eskualde berean egiten diren salmentak ere Europako batezbestekoaren gainetik daude bi kasuetan, eta Europar Batasunaz kanpoko merkatuak bilatzeko joera handixeagoa da. Azkenik, politikak ezartzeko orduan ezaugarri nabarmen eta garrantzitsu bat da deszentralizazio maila handiagoa dela eta erakunde publikoen kalitatea hobea, Europako batezbestekoarekin alderatuta.