5.2. Zientzia eta teknologiari lotutako egiturazko baldintzatzaileak

Azpimarratzekoa da EAEk zientzia fisikoetan eta ingeniaritzan duen espezializazio zientifikoan eta ingeniaritza mekanikoan duen espezializazio teknologikoa

16 taulako adierazleek lurraldeen arteko alderapena erakusten dute, espezializazio zientifiko eta teknologikoko esparruetan. Hauek espezializazioaren atalean xehetasunez aztertu dira. Argitalpenei dagokienez, ikus daiteke erreferentziazko eskualdeek eta EB-28ak antzeko espezializazioa dutela. EAEk antzekotasunak ditu erreferentziazko eskualdeekin, argitalpenen ehuneko handiagoa baitu Matematikan eta informatikan, Zientzia fisikoetan eta ingeniaritzan; eta Gizarte eta giza zientzietan. Ehunekoak txikiagoak dira, berriz, Biomedikuntzan eta osasunean eta Bizitzaren eta lurraren zientzietan. Erreferentziazko eskualdeen eta EB-28aren arteko aldeak txikiak dira, kasu guztietan. EAEri dagokionez, azpimarratzekoa da Zientzia fisikoetan eta ingeniaritzan duen espezializazio handia eta Biomedikuntzan eta osasunean duen azpiespezializazioa (EB-28rekin eta erreferentziazko eskualdeekin alderatuta).

EAEko eta erreferentziazko eskualdeetako espezializazio teknologikoan ikusten da bietan espezializazioa txikiagoa dela (Europako batezbestekoarekin alderatuta) ingeniaritza elektronikoko patenteetan eta handiagoa, berriz, ingeniaritza mekanikoan. Azpiespezializazio eta gainespezializazio hori nabarmenagoa da, gainera, EAEn. Beste espezializazio esparru batzuk antzekoak dira lurralde guztietan. Era berean, EAE bat dator erreferentziazko eskualdeekin, patenteen dibertsifikazioaren arloan, Europako batezbestekoarekin alderatuta. Izan ere, patenteen kontzentrazio indizea EB-28koa baino txikiagoa da.

16 Taula. Zientzia eta teknologiako espezializazioko adierazleak, egiturazko baldintzen erakusle.
16 taula Zientzia eta teknologiako espezializazioko adierazleak, egiturazko baldintzen erakusle.
Iturria: Leiden-eko Unibertsitatea eta ELGEko REGPAT datu basea. Geuk egina.
Nota: EB-28ko ehunekoetatik kanpo gelditzen dira argitalpenik ez duten eskualdeak. Giniren kontzentrazio indizea 35 teknologia esparrutako PCT patenteen banaketa abiapuntu hartuta kalkulatzen da.
  1. 4.2.1. atalean ikusi den bezala, baliteke espezializazio horrek alborapenen bat izatea, ez baititu kontuan hartzen ez unibertsitate pribatuen argitalpenak eta ez unibertsitateaz bestelako eragileenak.