4.1.4. Enpresen portaerari lotutako adierazleen laburpena

Berrikuntzari dagozkion datuek erakusten dute inputen maila (I+Gko langileak eta gastua) goi mailan dagoela, nahiz eta azken urteetan beherakada bat izan. Gainera, eragileen arabera, badirudi azken urtean beherakada hori eten egin dela, baina oraindik ezin da guztiz berretsi. Enpresen finantzaketaren analisiak erakusten digu euskal enpresek inbertsioak egin ditzaketela, finantza egoera sendoa dutelako, bai Espainiarekin alderatuta eta bai Europarekin alderatuta. Finantza egoera positibo horretan eragina izan dute, neurri batean, alokairuko kostuek: kostu horiek murriztuz joan dira, bai soldatak neurriz hazi direlako eta bai produktibitatea handitu delako. Horrela, euskal enpresetan enpresa marjinak berreskuratzen hasi dira.