4. Lehiakortasunaren baldintzatzaileak

Lehiakortasunaren baldintzatzaileak 1 irudian aurkeztutako esparru teorikoaren elementu kritikoenak dira, lurralde baten emaitzetan (azken emaitzetan eta bitarteko emaitzetan) eragina duten faktoreak baitira. Emaitza horiek, hain zuzen ere, aurreko ataletan aztertu ditugu. Gainera, politika publikoek ez dute gaitasunik emaitzen adierazleetan zuzenean eragiteko, baina emaitza horietara eramango gaituzten faktoreak indartzen lagundu dezakete.

Esparru teorikoak lehiakortasunaren baldintzatzaileak hiru multzotan banatzen ditu: enpresen portaerari lotutakoak; klusterren egiturari eta ekonomian erlazionatutako jardueren aglomerazioei lotutakoak; eta enpresa inguruneari, oro har, lotutakoak. Multzo horietako bakoitzean, elementu interesgarri asko aurki ditzakegu, baina haietarako eskuragarri dagoen informazioa urria da Europako eskualdeen multzorako. Atal honen helburua da analisia bereziki esanguratsuak diren elementu batzuetara mugatzea, eskualdeak alderatzeko datuak eskura ditugun kasuetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegorako beste analisi berezi batzuez laguntzea, nahiz eta alderapenik ez egin. Horrela, EAE elementu horietan nola dagoen jakingo dugu, orokorrean.

  1. Aztertzen ari garen emaitzen adierazleen artean, biztanleko errenta erabilgarrian zuzeneko eragina dute tasazioak eta transferentziek.