Jarraian, bitarteko emaitzen adierazleen portaera deskribatuko dugu, alegia, aurreko atalean aurkeztu ditugun azken emaitzak lortzea ahalbidetzen diguten adierazleen portaera. Adierazle horiek 3 taulan eta 3 grafikoan jaso ditugu. Enpleguarekin eta langabeziarekin, produktibitatearekin eta berrikuntzako emaitzekin dute zerikusia, baita nazioarteko merkataritzarekin ere, baina, kasu horretan, alderapena Europako herrialdeekin eta batezbestekoarekin baino ez da egin.
3 Taula. EAEren egoera bitarteko emaitzen adierazleetan.Iturria: Eurostat, OECD REGPAT eta Regional Innovation Scoreboard. Geuk egina.Oharra: Ranking-ak egiteko, Europako 218 eskualdeak hartu ditugu (daturik ez zegoenean izan ezik -*204-), EAE eta erreferentziazko 30 eskualdeen multzoa, eta 19 autonomia erkidegoak. Enpresarentzat edo merkatuarentzat produktu berriek eragindako salmenten tasaren adierazlea balio normalizatu bat da, Regional Innovation Scoreboard-ek eskaintzen duena. Bi urte atzera eginda genituen datuekin alderatzen da, Community Innovation Survey lanean oinarritzen delako eta inkesta hori bi urtean behin egiten delako.3 Grafikoa. Bitarteko emaitzen adierazleen bilakaera.