4.2.2. Espezializazio teknologikoa

Patenteei dagokienez, EAE espezializatuta dago Ingeniaritza mekanikoan; azpiespezializaziorik handiena Ingeniaritza elektronikoan du

Orkestrak ELGEko REGPAT datu basea sakon ustiatzen du (ikus 11 taula)eta ustiapen horretatik ondorioztatzen da EAE bereziki espezializatuta dagoela Ingeniaritza mekanikoan eta Beste zenbait sektoretan (batez ere, Altzarigintzan eta Ingeniaritza zibilean); eta, neurri txikiagoan, Kimikan. Azpiespezializaziorik handiena Ingeniaritza elektronikoan dago. IKTei lotutako patenteen ahultasun hori, Matematikako eta Informatikako argitalpenetan dagoen nolabaiteko espezializazioarekin bat ez datorrena, kezkagarria da, etorkizunean 4.0 Industriak manufaktura aurreratua sustatzeko edo Sormen industriak eta antzeko aukera hobiak indartzeko izango duen indarra kontuan hartuta.

Bilakaerari dagokionez, Ingeniaritza elektronikoko eta Tresnetako azpiespezializazioa arindu egin da eta aurrerapena ikusi da sektore Kimikoari lotutako patenteetan (bereziki, farmaziako produktuetan). Horrela, sektore horretan, EAE azpiespezializazio txiki batetik espezializazio txiki batera igaro da. Balantzaren beste aldean dago Ingeniaritza mekanikoan eta, batez ere, Beste zenbait sektoretan gertatu den espezializazio galera.

11 Taula. PCT patenteak, eremu teknologikoen eta jarduera adarren arabera.
11 taula PCT patenteak, eremu teknologikoen eta jarduera adarren arabera.
Iturria: ELGEko REGPAT datu basea. Geuk egina.

Patenteak aplikatzeko adar ekonomikoei dagokienez, PCT patenteen % 90 baino gehiagoren aplikazio eremu nagusia manufakturako industria da. Aplikazio eremu horretan nabarmentzen dira, espezializazio indize handiagoak dituztelako eta patenteen bolumen nahiko handia, metalari lotutako adarrak, eta horien artean, bereziki, Makineria eta Metalurgia eta produktu metalikoak. Nolabaiteko sendotasuna du, halaber, Bestelako manufakturen adarrak. Azpiespezializaziorik handiena Material elektrikoak eta Informatikako zerbitzuak adarrek dute, eta hori eragozpen bat izan daiteke 4.0 Industriaren estrategia garatzeko.

Bilakaeraren ikuspuntutik, azken urteetan EAEn behera egin du adar metalikoetako espezializazioak eta gora, berriz, Kimikaren multzokoak (ziur aski, biozientzien alde egin den apustuaren ondorioz). Adar azpiespezializatuei dagokienez, bilakaera kontrajarria izan da: ez da lortu Material elektrikoaren adarrak zuen azpiespezializazioa murriztea, industria zatirik handiena izanik, baina Informatikako zerbitzuetan aurrerapausoak egin dira.

  1. Patent Cooperation Treaty