4.1.3. Lan kostuak

Etorkizunari begira, herritarren ongizatea hobetzea (lurraldeari dagokionez) edo errentagarritasun iraunkorra (enpresei dagokienez) bermatzen duen bide bakarra desberdintzean oinarritutako lehiatzeko estrategia bada ere, epe laburrera, eta enpresa askorentzat, kostuetan oinarritutako lehiatzeko estrategiek garrantzi handia dute oraindik ere. Eta kostu horien artean, lan kostua da garrantzitsuenetako bat eta enpresak berak, neurri batean, kontrolatzeko errazenetakoa. Horregatik, hurrengo lerroetan EAEren portaera erakutsiko dugu, beste herrialdeekin alderatuta, bai ekonomia osorako eta bai manufaktura industriarako, sektore hori baita nazioarteko merkataritzarekiko eta gorabidean doazen kostu txikiko herrialdeen lehiarekiko irekien dagoenetako bat. 9 grafikoak aldagai horri lotutako adierazleen bilakaera aurkezten digu.

9 Grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera.

Alokairudun bakoitzeko lan kostua

9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. Alokairudun bakoitzeko lan kostua. Ekonomia guztira
9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. Alokairudun bakoitzeko lan kostua. Manufakturako industria

Produktibitatea

9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. Produktibitatea, Ekonomia guztira
9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. Produktibitatea, Manufakturako industria

Unitateko lan kostua

9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. UKL, Ekonomia guztira
9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. UKL, Manufakturako industria

Unitateko lan kostu erreala

9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. ULKR, Ekonomia guztira
9 grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostuaren, produktibitate errealaren, unitateko lan kostuaren eta unitateko lan kostu errealaren bilakaera. ULKR, Manufakturako industria
leyenda

 

Iturria: Eustat eta Eurostat. Geuk egina.

2013az geroztik, EAEn eta Espainian asko moderatu dira alokairudun bakoitzeko lan kostuak; EBn eta Alemanian, berriz, handitu egin dira

Bai Espainiako ekonomian eta bai Euskal Autonomia Erkidegokoan, krisiaren ondorengo doikuntza Europako beste ekonomia batzuetan baino geroago hasi zen. Horrek eragin zuen doikuntza Europan baino trinkoagoa izatea. Doikuntza handiagoak ahalbidetu du, azken urteetan, EAEko eta Espainiako ekonomien lehiakortasunak hobera egitea eta, gorago ikusi dugun bezala, jarduera ekonomikoa eta enplegua berreskuratzea.

2013tik aurrera, Espainian eta euskal ekonomian neurritasun handiz igo da alokairudun bakoitzeko lan kostua. Europar Batasuneko batezbestekoan, berriz, lan kostu hori nabarmen handitu da eta are gehiago Alemanian.

EAEko ekonomiaren produktibitateak, bereziki manufakturako industrian, hazten jarraitzen du, "outputaren" hazkundeari esker

Ekonomia osoaren produktibitateari begiratzen badiogu, 2013aren ondoren, produktibitatea EAEn EB-28ko eta Alemaniako erritmo berean ari da handitzen, outputaren hazkundeari esker. Manufakturako industrian ere portaera berbera ikusten dugu, baina nabarmenagoa. Espainian, ordea, ez da horrelakorik antzematen. Aitzitik, ekonomia dualaren sintomak ikus ditzakegu: produktibitatea oso gutxi hazten da ekonomia osoan; hazkunde garrantzitsua da, ordea, manufakturako industrian.

Lan kostuen beherakadak EAEren lehiatzeko kokapena hobetzea eta enpresa marjinak berreskuratzea dakar

Soldaten hazkundea neurrikoa izan denez eta produktibitatea hazi egin denez, unitateko lan kostu nominala (ULKN) aitsi egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan, bereziki manufakturako industrian. Horrela, industria horren lehiatzeko kokapena hobetu egin da. Unitateko lan kostu errealei dagokienez (ULKR), EAEko jaitsiera are handiagoa izan da. Horrek, azken batean, enpresa marjinak berreskuratzen laguntzen du.

Horren guztiaren ondorioz, 2017an, ekonomia osoa hartuta, EAEko alokairudun bakoitzeko lan kostuak EB-28ko batezbestekoak baino handiagoak dira (ikus 7 taula). Hala ere, produktibitatea are handiagoa denez, unitateko lan kostua (ULK) EB-28ko batezbestekoa baino txikiagoa da. Manufakturako industriaren egoera ez da hain positiboa, ordea. Izan ere, EAEko lan kostu handiagoak ez dira konpentsatzen produktibitate handiagoarekin. Horrenbestez, manufakturako ULKN-k Alemaniako eta EB-28 batezbestekoak baino handiagoak dira eta, bereziki, Espainiakoak baino handiagoak.

7 Taula. Alokairudun bakoitzeko Lan Kostua (ALK), produktibitatea eta Unitateko Lan Kostua (ULK). (2017).
Tabla 7 Coste Laboral por Asalariado (CLA) y productividad y Coste Laboral Unitario (CLU). (2017)
Iturria: Eustat eta Eurostat. Geuk egina.

Bilakaeraren analisia osatzeko, eskualdeen arteko alderapena egin dugu. Analisi hori 10 grafikoan erakusten da ekonomia osorako, eta 11 grafikoan, aldiz, manufakturako industriarako. Analisi honek aurrekoa berresten du eta erakusten du atzerriko erreferentziazko eskualde gehienetan EAEn baino handiagoak direla ALK eta produktibitatea. Unitateko lan kostuei dagokienez –aurreko bi aldagaien eragin konbinatua jasotzen duen aldagaia–, eskualde horiek EAEren gainetik gelditzen dira. Espainiako erreferentziazko eskualdeekin alderatuta, EAE horien guztien gainetik gelditzen da bai ALKn eta bai produktibitatean. Baina interesgarriena da, manufakturako industriari begiratuz gero, EAEk EB-28ko eskualdeen batezbestekoak baino ULK txikiagoa duela, baita atzerriko erreferentziazko eskualde guztiek (bik izan ezik) baino txikiagoa ere. Horrenbestez, eskualdeen arteko alderapenak ez du berresten EAEko manufakturako industriak azaltzen zuen desabantaila, herrialdeen alderapena egiterakoan.

10 Grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostua eta produktibitatea (enplegatu bakoitzeko BEG) ekonomia osorako EB-28ko eskualdeetan (2016 edo urterik hurbilena).
Alokairudun bakoitzeko lan kostua eta produktibitatea (enplegatu bakoitzeko BEG) ekonomia osorako EB-28ko eskualdeetan (2016 edo urterik hurbilena)
Iturria: Eurostat. Geuk egina.
Oharra: Bi eskualdek 100dik gorako produktibitatea dute eta, horregatik, ez ditugu grafikoan sartu.
11 Grafikoa. Alokairudun bakoitzeko lan kostua eta produktibitatea (enplegatu bakoitzeko BEG)manufakturako industriarako EB-28ko eskualdeetan (2016 edo urterik hurbilena).
11 grafikoa Alokairudun bakoitzeko lan kostua eta produktibitatea (enplegatu bakoitzeko BEG) manufakturako industriarako EB-28ko eskualdeetan (2016 edo urterik hurbilena)
Iturria: Eurostat. Geuk egina.
Oharra: Hiru eskualdek 150etik gorako produktibitatea dute eta, horregatik, ez ditugu grafikoan sartu.
  1. Unitateko Lan Kostu Nominalak (ULKN) kalkulatzeko, alokairudun bakoitzeko lan kostuen aldakuntza nominala eta produktibitatea hartzen dira kontuan. Ekonomialariek uste dute ULKN dela lan kostuek lehiakortasunean duten eragina aztertzeko lan kostuen aldakuntzaren adierazlerik egokiena.

  2. Unitateko Lan Kostu Errealen (ULKR) aldakuntzak aukera ematen du ikusteko zein neurritan lortzen duten enpresek ULKNetan izan dituzten aldakuntzak prezioetara eramatea (eta, orduan, ULKRk behera egingo du eta enpresa marjinak handituko dira) edo ez (ULKRk gora egingo du eta enpresa marjinak txikitu egingo dira). Beraz, ULKRren aldakuntza da lan kostuen aldakuntzek enpresen errentagarritasunean duten eragina ikusteko adierazlerik egokiena.

  3. Barne produktu gordina