5.5. Gobernantzari lotutako egiturazko baldintzatzaileak

EAEn nabarmentzekoak dira sektore publikoaren pisu txikiagoa, deszentralizazio maila handiagoa eta erakunde publikoen kalitatea

Azkenik, gobernantzari lotutako hainbat elementu ere garapenerako egiturazko baldintzatzat har ditzakegu. 19 taulan jasotako elementuetatik lehenengoa eskualdeko sektore publikoaren tamaina da. EAEn, sektore publikoaren tamaina Europako batezbestekoa baino txikiagoa da; kontrakoa gertatzen da, aldiz, erreferentziazko eskualdeetan. Aitzitik, deszentralizazio maila, alegia, nazioz azpiko gobernuek politikak ezartzeko duten gaitasuna, bai EAEn eta bai erreferentziazko eskualdeetan Europako batezbestekoan baino handiagoa da, bereziki EAEn. Erakunde horien kalitatean ere bat datoz EAE eta erreferentziazko lurraldeak. Izan ere, eta bereziki EAEn, Europako batezbestekoaren gainetik daude.

19 Taula. Gobernantzari lotutako adierazleak, egiturazko baldintzen erakusle.
19 taula Gobernantzari lotutako adierazleak, egiturazko baldintzen erakusle.
Iturria: Eurostat, BAK Basel Economics eta Europako Batzordea. Geuk egina.