3.2. Produktibitatea

Produktibitateak gora egin du EAEn azken urteetan eta Europako batezbestekoaren oso gainetik dago orain

Produktibitatearen esparruan lortutako emaitzak ere bitarteko emaitzak dira, produktibitatea hobetzea lehiakor izateko baldintza baita. 1 taulan eta 3 grafikoan langile bakoitzeko itxurazko produktibitatearen balioak eta bilakaera ikus daitezke, erosteko ahalmenaren parekotasunean neurtuta, 2016. urtera arte, Eurostatek eskualdeetarako azken datuak urte horretan eman baititu. Urte horretan, EAEn produktibitateak, gutxi bada ere, behera egin zuen. Antzekoa gertatu zen, halaber, gainerako lurraldeetan, bilakaeraren grafikoan ikus daitekeen bezala. Horregatik, EAEk sailkapenaren goiko tokietan jarraitzen du. Produktibitatearen balioak termino konstanteetan alderatzen badira, inflazioaren eragina bazterrean uzteko, eta Eustateko datuak erabiltzen badira 2017ko datuak ere kontuan hartzeko, ikus daiteke EAEn produktibitatea handitu egin zela 2015. eta 2016. urteen artean, baita 2017. urtean ere (ikus 4 grafikoa). Orain ere, Europako batezbestekoa baino askoz handiagoa da eta Espainiakoa baino are handiagoa, nahiz eta azken bi urteetan Alemaniako balioak gainditu duen. Azpimarratzekoa da orain dela urte batzuk produktibitatearen hazkundeak batez ere enplegu murrizketen ondorio zirela, baina azken urteetan, produktibitatearen hazkundea enplegu hazkunde garbiarekin batera etorri da. Hori sakonago aztertuko dugu 4.1.3. atalean, non lan kostuen bilakaera aztertzerakoan, lan kostuen eta produktibitatearen arteko erlazioa azalduko dugu.

4 Grafikoa. Langile bakoitzeko itxurazko produktibitatea (2015eko mila € konstante), 2008-2017.
Gráfico 4 Productividad aparente por trabajador (miles € constantes 2015), 2008-2017
Iturria: Eurostat eta Eustat. Geuk egina.