5.3. Sektore egiturari lotutako egiturazko baldintzatzaileak

Lehenengo sektorearen pisu txikiagoa eta enpleguak industrian erakusten duen kontzentrazio handiagoa nabarmenagoak dira EAEn erreferentziazko eskualdeetan baino

Sektore egiturari dagokionez (ikus 17. taula), bai erreferentziazko eskualdeek eta bai EAEk pisu txikiagoa dute lehenengo sektorean; hori are nabarmenagoa da EAEn, enplegua industrian nabarmen kontzentratzen baita. Beste sektore handietan, aldeak ez dira hain esanguratsuak. Industria enplegua adar handietan nola banatzen den aztertuta ikus daiteke, argi eta garbi, erreferentziazko eskualdeen eta EAEren arteko antzekotasuna. Izan ere, erreferentziazko eskualdeetan pisu handiagoa duten sektore guztiek ere pisu handiagoa dute EAEn, eta alderantziz. EAEri dagokionez, muturragokoa da Elikagaien eta edarien, Oihalgintza eta oinetakoen, eta Bestelako manufakturaren sektoreen pisu txikiagoa. Hori konpentsatzeko, handiagoa da Metalurgiaren, Makineriaren eta Garraio materialaren sektoreen presentzia. Presentzia handieneko bost industria sektoreetako enpleguaren kontzentrazio indizeari dagokionez, EAE eta erreferentziazko eskualdeak bat dator, kontzentrazio txikiagoa dute guztiek.

17 Taula. Ekonomiaren eta industriaren sektore osaeraren adierazleak, egiturazko baldintzen erakusle.
17 taula Ekonomiaren eta industriaren sektore osaeraren adierazleak, egiturazko baldintzen erakusle.
Iturria: Eurostat. Geuk egina.