4.1. Enpresen portaera

Enpresen portaerari dagokion atal honetan, hainbat elementu aztertuko ditugu. Lehenengo, berrikuntzaren inputak aztertuko ditugu, zuzeneko lotura dutelako aurreko sekzioan azaldu ditugun berrikuntzaren emaitzekin. Gainera, datuak baditugu, Europan, erregio mailarako. Ondoren, enpresen ekonomia eta finantza portaera azalduko dugu, ulertzeko nola egin dioten aurre zorpetzeari eta nolako emaitzak lortu dituzten errentagarritasunean. Azkenik, lan kostuen bilakaera aztertuko dugu.