4.2.4. Espezializazioari lotutako adierazleen laburpena

EAEn, teknologia altuko eta ertain-altuko manufakturetan dagoen enpleguaren proportzioa Europako handienetako bat da. Jakintzan intentsiboak diren zerbitzuetan, ordea, kokapena ez da hain ona, nahiz eta hobera egiten ari den. Esportazioak nagusiki lau jarduera adarretan kontzentratzen dira. Hala ere, multzo horretako kontzentrazio mailak behera egin du eta kontzentrazioaren larritasuna ere txikiagoa da, EAEk sektore horietan abantaila konparatiboko indize oso positiboak dituelako.

EAEk batez ere maila teknologiko eta eskariaren hazkunde ertaineko produktuak esportatzen ditu, bitarteko ondasunak eta kontsumo iraunkorrekoak, eskala ekonomietan intentsiboak diren adarretakoak. Aitzitik, oso urriak dira maila teknologiko eta eskariaren hazkunde handiko esportazioak eta zientzian eta teknologian intentsiboak diren adarretakoak. Bestalde, oso txikia da EAEko kontsumo ondasunen esportazioen ehunekoa. Horrek ekonomia ziklo ekonomikoarekiko sentiberago bihurtzen du.

Espezializazio zientifikoa, itxuraz, lerrokatuta dago ekoizpen sistemarekin eta RIS3an identifikatu diren lehentasunezko sektoreekin, bereziki, fabrikazio aurreratua eta energia. Ez da hala gertatzen biozientziak eta osasunean (edo elikaduraren aukera arloan), jarduera horien garapena ez baita hain handia.