4.3. Enpresa ingurunea

Enpresa ingurunea gakoa da enpresei beren produktibitatea areagotzea eta nazioarteko merkatuetan eraginkortasunez lehiatzea ahalbidetuko dieten baldintzak eskainiko dizkielako. Atal honetan, hainbat alderdi aztertuko ditugu. Adierazleen lehenengo multzoak lurraldeak dituen giza baliabideekin zerikusia duten alderdiei egiten die erreferentzia. Bigarren alderdiak berrikuntzaren ingurunea lantzen du. Lehenengo, berrikuntzako gastu eta pertsonal publikoa aztertuko dugu; eta, ondoren, esparru akademikoan egiten den elkarlana, ikusteko atzerriko elkarlana lagungarri zaigun kanpotik jakintza ekartzeko, eta mundu akademikoaren eta industriaren arteko elkarlana, baterako argitalpenetan gauzatzen dena, jakintza zientifikoa enpresara eramaten laguntzeko. Azken atalak ekonomiaren digitalizazioa du aztergai.