4.3.2. Berrikuntza publikoko inputak

I+Gko langileen datuak positiboak dira; gastuaren maila, berriz, Alemaniakoa baino askoz ere txikiagoa da

Enpresa ingurunearen barruan, bigarren adierazle multzoak I+Gko gaitasunak neurtzen ditu, bi mailatan: publikoak (alegia, gobernuarenak eta unibertsitateenak) eta guztizkoak (publikoei enpresa sektorekoak ere gehituta, dagoeneko enpresen portaera aztertzerakoan deskribatu ditugunak). Biak batzen dira, zentro teknologikoen eta lankidetzako ikerketa zentroen I+Gko inbertsioa pribatutzat hartzeak sortzen duen desitxuratzea saihesteko. Horrek azaltzen du I+Gko gastu eta langile publikoen kokapen erlatiboa guztizko gastu eta langileen kokapenaren azpitik gelditzea.

25. taulak 2016ko rankingeko kokapena erakusten digu, Europako erregioetako datu alderagarri berrienak urte horretakoak baitira. Baina 20. grafikoak 2017ko datuak ere hartu ditu kontuan, eta ikusten da urte horretan hobera egin dutela bai pertsonalari lotutako balioek eta bai gastu publikoak eta guztizko gastuak. I+Gko langileen guztizko datuak Espainiako, Europako eta Alemaniako batezbestekoak baino askoz ere hobeak dira. Horrek erakusten du maila ona dugula I+Gn aritzen diren giza baliabideei dagokienez. Ezin dugu gauza bera esan gastuari begiratuta, 2013az geroztik, Europako batezbestekoaren azpitik dagoelako eta Alemaniako mailetatik oso urrun.

25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan
25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan. I+Gko langileak antolakunde publikoetan
25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan. I+Gko gastu publikoa
25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan. I+Gko langileak guztira, lanaldi osoko baliokidean
25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan. I+Gko gastua guztira
25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan. Argitalpenak atzerriarekin elkarlanean
25. Taula EAEren egoera berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleetan. Argitalpenak industriarekin elkarlanean
Iturria: Eurostat. Geuk egina
Oharra: Datuak eskuragarri ez zeuden kasuetan izan ezik, rankingak egiteko Europako 218 erregio hartu ditugu kontuan (urdinez), EAE eta 30 erregio alderagarrien multzoa (berdez), eta 19 autonomia erkidego eta hiriak (gorriz).
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera. I+Gn aritzen diren langile publikoak, lanaldi osoko baliokidean
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera. I+Gko barne gastu publikoa
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera. I+Gn aritzen diren langile guztiak, lanaldi osoko baliokidean
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera.  I+Gko barne gastua guztira
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera. Argitalpenak atzerriarekin elkarlanean
20. Grafikoa Berrikuntza publikoko inputei lotutako adierazleen bilakaera. Argitalpenak industriarekin elkarlanean
20. Grafikoa Evolución de los indicadores de inputs de innovación pública. Legenda
Iturria: Eustat, Eurostat eta Incites. Geuk egina

Erregio alderagarriei begiratuta, EAEk kokapen eta bilakaera ona du atzerriko zentroekin elkarlanean egiten diren argitalpen zientifikoetan, baina ez industriarekin elkarlanean egiten direnetan. Azken horietan, hobetzeko tarte handia dago

Edonola ere, 2017an EAEko I+Gko gastua handitu egin zen eta horrek Europako batezbestekora hurbiltzea ahalbidetu du; ez, ordea, Alemaniako baliora hurbiltzea, herrialde hartan gehiago handitu baitzen I+Gko gastua. Horrenbestez, gastuari dagokionez, joera aldatzea beharrezkoa da, berrikuntzan emaitza hobeak lortzeko baldintzak sor daitezen. Jakintza oinarri konplexuagoa duten berrikuntzak lortuz gero, zailagoa izango baita lehiakideek kopiatzea.

Lehenago argitalpen zientifikoen inguruan egin dugun bezala, hainbat adierazle kalkulatu ditugu neurtzeko argitalpen zientifikoak atzerriko ikerketa zentroekin elkarlanean egiten diren. Kalkulatu dugun adierazleak (atzerriko ikerketa zentroetako egileren batekin elkarlanean egindako argitalpenen ehunekoa) bilakaera positiboa erakusten du eta horri esker, EAEk kokapen ertain-altua du Europako erregioen multzoan; ertaina, erregio alderagarrien multzoan; eta ona Espainiako autonomia erkidegoekin alderatzen denean. Baina egoera ez da hain ona industriarekin elkarlanean egindako argitalpenen adierazleari begiratzen badiogu. Adierazle horretan, hobetzeko asko dago, azken urteetan atzera egin baita. Esparru akademikotik enpresara jakintza eramateko bide bat izan daiteke, zalantzarik gabe.