4.2.1. Espezializazio zientifikoa

EB-28arekin alderatuz, EAEn nabarmentzekoa da Zientzia fisikoetako eta Ingeniaritza eta teknologiako eremuetako argitalpenen pisu handiagoa eta Bizitzaren zientzien eta Osasuna, aurreklinikoak eta klinikoak eremuetako argitalpenen pisu txikiagoa

Incites datu baseak aukera ematen du Web of Science (WoS) datu baseko argitalpenak aztertzeko, eremu zientifikoen arabera. 20. taulak erakusten digu 2015-2018 aldian EB-28an argitalpen kopuru gehien hartzen dituzten bi eremuak Bizitzaren zientziak eta Osasuna, aurreklinikoak eta klinikoak badira ere (horietako bakoitzak argitalpen guztien % 25 hartzen du, gutxi gorabehera), EAEn beste bi eremuk hartzen dutela argitalpenen bolumenik handiena, Zientzia fisikoak eta Ingeniaritza eta teknologia (% 26 eta % 23, hurrenez hurren).

20. Taula WoSeko argitalpenak eremu zientifikoen arabera (2015-2018)
20. Taula WoSeko argitalpenak eremu zientifikoen arabera (2015-2018)
Iturria: Incites. Geuk egina
Oharra: Lurralde bateko espezializazio indizeak lurralde horretako eremu zientifiko bakoitzeko argitalpenen ehunekoa eta Europar Batasuneko batezbestekoa alderatzen ditu

EAE espezializatuta dago, EB-28arekin alderatuta, Zientzia fisikoetan (147) eta Ingeniaritza eta teknologian; gainerako eremuetan, berriz, azpiespezializatuta dago. Espainiako erregio alderagarriek, bestalde, EAEren kontrako espezializazio profila dute: espezializatuta daude Osasuna, aurreklinikoa eta klinikoetan eta Bizitzaren zientzietan; eta azpiespezializatuta, Ingeniaritza eta teknologian eta Zientzia fisikoetan.

EAEren espezializazio zientifikoa, itxuraz, lerrokatuta dago ekoizpen sistemarekin eta RIS3an identifikatu diren lehentasunezko sektoreekin

Oro har, EAEko espezializazio zientifikoko profila nahiko bat dator bere RIS3ko lehentasun estrategiko nagusiekin. Fabrikazio aurreratuko eta Energiako lehentasunetarako, esanguratsuagoak dira Ingeniaritza eta teknologiako eta Zientzia fisikoetako gaitasunak, Bizitzaren osasunekoak eta Osasuna, aurreklinikoak eta klinikoetakoak baino. Ez da horrela gertatzen Biozientziak eta Osasuneko lehentasun estrategikorako (edo Elikaduraren aukera arlorako). Baina bi horiek atzean duten errealitate ekonomikoa gurean Fabrikazio aurreratuarena eta Energiarena baino askoz ere gutxiago garatu da. Are gehiago, haietan, bilakaerari begiratuta, azpiespezializazioa gutxitzen ari dela ere ikusten da. Gizarte zientzietako azpiespezializazioari dagokionez, eremu horrek lotura handia du teknologikoa ez den berrikuntzarekin, eta esparru horretan dago atzeratuen EAE, EB-28arekin alderatuta. Horregatik, agerikoa dirudi EAEko zientzia politikek arlo horri bultzada eta lehentasun handiagoa eman beharko lioketela.

  1. Argitalpen bat eremu zientifiko batean baino gehiagotan sailka daiteke, gaiak esparru bat baino gehiago lantzen baditu.