Eskertzak

Euskal Autonomia Erkidegoaren Lehiakortasunari buruzko 2019ko Txostena SPRIren, Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren, finantzaketari esker egin ahal izan da.

Lehiakortasunari buruzko Diagnostikoa Orkestrako pertsona talde batek prestatu du, Susana Francok koordinatuta. Baina, modu batera edo bestera, Orkestrako talde osoak hartu du parte prozesuan. Guztiei eskertu nahi diegu bide osoan eman diguten laguntza. Era berean, Orkestrako Administrazio Kontseiluko eta Aholku Kontseiluko kideek eta Orkestraren erakunde babesleek egin dizkiguten ekarpenak ere eskertu nahi ditugu.

Txosten honetarako eta beste analisi batzuetarako erabili ditugun aldagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko Behatokian daude. Baina horretarako, ezinbestekoa izan da Eustatek, Orkestrak egindako eskariei erantzunez, datuak ematea, eskuzabaltasun osoz, datu baseen berariazko ustiapenak egin ondoren. Hortaz, gure eskerrik zintzoena Eustati, ematen dizkigun erraztasun guztiengatik. Sabi–Informaren laguntza ere eskertu nahi dugu, Txosteneko beste analisi batzuetarako datuak eman dizkigulako.

Azkenik, azken urteetan aurrera eraman ditugun askotariko proiektuetan, jakintza sortzen parte hartu eta lagundu duten eragile guztiei ere eman nahi dizkiegu eskerrak.

Orkestrak bere gain hartzen du Txosten honen edukian egon litezkeen akats edo hutsen erantzukizuna.

  1. Mari Jose Aranguren, Megan Briggs, Patricia Canto, Aitziber Elola, Jorge Fernández, Susana Franco, Ibon Gil de San Vicente, Lorea Larrabeiti, Macarena Larrea, Edurne Magro, Asier Murciego, Mikel Navarro, Carla Peletier, Eduardo Sisti, Rakel Vázquez, James Wilson y Agustín Zubillaga.

  2. https://www.orkestra.deusto.es/eu/orkestrari-buruz/taldea