4.3.1. Giza baliabideak

EAE beheko mailan dago zientzian eta teknologian lan egiten duten giza baliabideei begiratzen badiegu, Europako erregio alderagarrien ondoan

Has dezagun, beraz, giza baliabideen azterketa (egoera eta aurreko urtearekiko aldakuntza 24. taulan azaldu ditugu eta bilakaera, berriz, 19. grafikoan). Zientzian eta teknologia lan egiten duten giza baliabideei dagokienez, EAEren kokapena ona da Espainiako autonomia erkidegoekin alderatzen badugu; ertaina, Europako erregioen multzoarekin konparatzen badugu; eta kaxkarra, erregio alderagarriak hartzen baditugu. Azken urte hauetan, adierazle honen balioak hobetzen joan dira, baina beste lurralde batzuetan ere gauza bera gertatu denez, Europako batezbestekoaren eta erregio alderagarrien azpitik dago 2011z geroztik, eta Alemaniatik urrun.

EAEk beste herrialdeek baino egoera okerragoa du 25 eta 65 urte arteko biztanleriaren prestakuntza mailan, goragoko adin tarteen prestakuntza maila eta erdi mailako ikasketak dituen biztanleriaren ehunekoa txikiagoak direlako

25 eta 64 urte arteko biztanleria hartuta, haren prestakuntza maila oso gutxi aldatzen da urte batetik bestera, heziketa arautuaren adina gainditu delako. Pixka bat handitu daiteke, multzo horretara iristen diren gazteek multzoa uzten duten adinekoek baino prestakuntza handiagoa dutelako. Adin tarte handieneko herritarrek prestakuntza maila txikiagoa dutenez (Europako beste erregio batzuekin eta, bereziki, erreferentziazko erregioekin alderatuta), enpresa inguruneko adierazle honetan du kokapenik okerrena EAEk bai Europako erregioekin alderatzen dugunean eta bai erreferentziazko erregioekin alderatzen dugunean. Hala ere, Espainiarekin alderatuta, oso toki onean dagoela esan dezakegu. Belaunaldi kontua izateaz gainera, maila ertaineko ikasketak dituzten (alegia, goi mailako bigarren hezkuntzako ikasketak dituzten) herritarren ehunekoa txikia da, beste herrialde batzuekin alderatuta. Esate baterako, Alemanian, herritarren zati handi batek du ikasketa maila hori. Adin tarte handieneko herritarrek prestakuntza mailan dituzten gabeziak herritar gazteenen prestakuntza mailarekin konpentsatzen ari dira, bereziki hirugarren mailako hezkuntzari dagokionez (eta ez horrenbeste goi mailako bigarren hezkuntzari dagokionez). Hala, EAE rankingeko goiko aldean dago aztertu ditugun hiru multzoetan, eta alderatzeko ditugun lurralde guztien gainetik azaltzen da, hirugarren hezkuntzako ikasleen adierazlearen bilakaera erakusten digun grafikoan.

24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan
24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan. Zientzia eta teknologian lanean ari diren giza baliabideak
24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan. Goi mailako bigarren hezkuntza edo hirugarren hezkuntza duen 25-64 urte arteko biztanleria
24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan. Hirugarren hezkuntzan matrikulatutako ikasleak
24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan. Gehiegizko kualifikazioaren indizea
24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan. Lanbide heziketan matrikulatuta dauden ikasleak
24. Taula EAEren egoera giza baliabideei lotutako adierazleetan. Etengabeko prestakuntzan parte hartzen duen biztanleria
Iturria: Eustat eta Eurostat. Geuk egina
Oharra: Rankingak egiteko, Europako 2018 erregioak hartu ditugu (daturik ez zegoenean izan ezik -*217-), EAE eta erreferentziazko 30 erregioen multzoa, eta 19 autonomia erkidegoak
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Zientzia eta teknologian lanean ari diren giza baliabideak
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Goi mailako bigarren hezkuntza edo hirugarren hezkuntza duen 25-64 urte arteko biztanleria
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Hirugarren hezkuntzan matrikulatutako ikasleak
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Gehiegizko kualifikazioaren indizea
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Lanbide heziketan matrikulatuta dauden ikasleak
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Etengabeko prestakuntzan parte hartzen duen biztanleria
19. grafikoa Giza baliabideei lotutako adierazleen bilakaera. Legenda
Fuente: Eustat eta Eurostat. Geuk egina

Hirugarren mailako hezkuntzari dagozkion emaitzak onak badira ere, gehiegizko kualifikazioaren maila eta gazteen langabezia tasak handiegiak dira, baita hirugarren mailako hezkuntza dutenen artean ere

Hirugarren hezkuntza ikasten ari den biztanleriaren emaitza onen alde txarra gehiegizko kualifikazioa da. Hirugarren hezkuntzako ikasketak dituen biztanleria kualifikazio handieneko lanbideetan (Zuzendariak eta gerenteak, Profesional zientifikoak eta intelektualak eta Maila ertaineko teknikariak eta profesionalak) lan egiten duen biztanleriarekin zatituz lortzen dugu ratio hori. Zalantzarik gabe, adierazle horretan du kokapenik txarrena EAEk, gehiegizko kualifikazioari dagokionez, Europako baliorik handienenetako bat baitu. Adierazle horren balioak erakusten digu prestakuntzan egiten ari diren ahaleginak handiak izan arren, ez dela kualifikazio maila horretako enplegu nahikorik sortzen. Besteak beste, horregatik da gazteen langabezia tasa hain handia, baita hirugarren mailako hezkuntza dutenen artean ere. Hain zuzen ere, desoreka horrek lotura estua du gaitasunen erronkarekin, aurtengo gaikako txostenean landu dugun horrekin.

Ikasleen matrikulazioari lotutako beste adierazle bati erreparatuta, EAE okerrago dago lanbide heziketan hirugarren mailako hezkuntzan baino (Espainiako autonomia erkidegoekiko alderapenean izan ezik), baina egoerak hobera egin du azken urtean. Bilakaeraren grafikoak erakusten digu adierazlearen balioak gora egin duela, aurreko urtean behera egin bazuen ere. Aipatzekoa da adierazle horren balioa aztertzen ari garen lurralde guztietako balioen gainetik dagoela, baita Alemaniako batezbestekoaren gainetik ere. Hain zuzen ere, azken herrialde hori erreferentziazkoa da lanbide heziketaz hitz egiten dugunean.

Etengabeko prestakuntzan –ezinbestekoa gaitasunak eskuratzen jarraitzeko– parte hartzen duen biztanleriari dagokionez, EAEko urteko aldakuntza tasak oso aldakorrak dira, beste lurralde batzuetakoekin alderatuta. Hala, gorakadak eta beherakadak ikus ditzakegu. Adierazlearen azken urteko balioak behera egin zuen eta, horregatik, sailkapenetan ere toki batzuk galdu zituen EAEk, baina, oraindik ere, Europako erregioen multzoarekin alderatuta toki onean dago eta erdiko tokietan, berriz, erregio alderagarrien artean.

  1. 19. grafikoan erregio alderagarrientzat ikusten den jauzia Frantziako eskualdeetan aldagai hori kalkulatzeko metodologia aldatzearen ondorio da, eta eskualde horietako asko daude erreferentziazko taldean.