4.2. Espezializazioa

EAEk kokapen ona du teknologia handiko eta ertain-handiko manufakturetako enpleguan, baina kokapena ez da hain ona jakintzan intentsiboak diren zerbitzuetan

19. taulako espezializazio adierazle alderatuek bi jarduera multzo hartu dituzte ardatz, bereziki esanguratsuak direlakoan: teknologia altuko eta ertain-altuko manufakturak eta jakintzan intentsiboak diren zerbitzuak. EAEn, teknologia altuko eta ertain-altuko manufakturetan dagoen enpleguaren proportzioa Europako, Espainiako eta erregio alderagarrien multzoko handienetako bat da. Aldagai horren balioa azken urtean pixka bat jaitsi bada ere, bilakaeraren grafikoek erakusten digute teknologia altuko eta ertain-altuko manufakturako enplegu mailak azken urteetan Europako batezbestekoaren, erregio alderagarrien eta Espainiakoaren gainetik daudela. Baina jakintzan intentsiboak diren zerbitzuetan, egoera ez da hain ona. Adierazle horrek goranzko joera argia erakusten du, baina EAE, oraindik ere, tarteko tokietan dago Europako erregioekin alderatuta, eta egoera okerragoan, erregio alderagarriei begiratuz gero. Espainiako batezbestekoaren gainetik baldin badago ere, Alemaniako, Europako eta erreferentziazko eskualdeetako batezbestekoen azpitik egoten jarraitzen du. .

19. Taulak EAEren egoera espezializazioari lotutako adierazleetan
19. Taulak EAEren egoera espezializazioari lotutako adierazleetan. Teknologia altuko eta ertain-altuko manufakturetako enplegua
19. Taulak EAEren egoera espezializazioari lotutako adierazleetan. Jakintzan intentsiboak diren zerbitzuetako enplegua
Iturria:  Datuak eskuragarri ez zeuden kasuetan izan ezik, rankingak egiteko Europako 218 erregio hartu ditugu kontuan (urdinez), EAE eta 30 erregio alderagarrien multzoa (berdez), eta 19 autonomia erkidego eta hiriak (gorriz).
17. Grafikoa Espezializazioari lotutako adierazleen bilakaera
17. Grafikoa Espezializazioari lotutako adierazleen bilakaera. Teknologia altuko eta ertain-altuko manufakturetako enplegua
17. Grafikoa Espezializazioari lotutako adierazleen bilakaera. Jakintzan intentsiboak diren zerbitzuetako enplegua
17. Grafikoa Espezializazioari lotutako adierazleen bilakaera. Legenda
Iturria: Eurostat. Geuk egina

Espezializazioaren analisi alderatu honen osagarri, jarraian hiru espezializazio moten analisi zehatza aurkeztuko dugu. Hala, espezializazio zientifikoaz (argitalpenez baliatuz neurtzen den horretaz), teknologikoaz (patenteen analisiaz baliatuz neurtuaz) eta merkataritza eta ekonomia espezializazioaz (esportazioetan oinarrituta neurtzen den horretaz) hitz egingo dugu. Azterketa horrek aukera emango digu lurraldearen espezializazio arloak zein diren ikusteko. Hain zuzen ere, espezializazio arloak xehetasun handiagoz ezagutzeak lagunduko digu espezializazio adimenduneko estrategiak bideratzeko indarguneak aurkitzen eta indartu beharko liratekeen gabeziak antzematen.