4.2.2. Espezializazio teknologikoa

Lehiakortasunari buruzko aurreko Txostena argitaratu zenez geroztik patenteen inguruko datu berririk argitaratu ez denez, ez dugu analisi hau eguneratzeko aukerarik izan. Beraz, aurreko Txostenean aipatu genituen ondorioak ekarri ditugu hona: EAE bereziki espezializatuta dago Ingeniaritza mekanikoan eta Beste zenbait sektoretan (batez ere, Altzarigintzan eta Ingeniaritza zibilean); eta, neurri txikiagoan, Kimikan. Europako batezbestekoarekin alderatuta, azpiespezializaziorik handiena Ingeniaritza elektronikoan du. Gainera, IKTei lotutako patenteetan ere hobetzeko tartea badago, jakinik 4.0 Industriak etorkizunean izango duen garrantzia Manufaktura aurreratua edo Sormen industrietako aukera arloa sustatzeko.

Patenteak aplikatzeko adar ekonomikoei dagokienez, nabarmentzekoak dira metalari lotutakoak, bereziki, Makineria eta Metalurgia eta metalezko produktuak. Azpiespezializaziorik handiena Material elektrikoetan eta Informatika zerbitzuetan dago. Eta hori ere eragozpen bat izan daiteke 4.0 Industriako estrategia garatzeko.