3.2. Migrazio saldoa

2015az geroztik, EAEko migrazio saldoa positiboa da eta Europako batezbestekoa baino pixka bat handiagoa

Migrazio saldoa bitarteko emaitzen adierazletzat hartzen dugu, lurralde lehiakor batek enplegua sortzen duelako eta kanpotik jendea erakarriko duelako, bertatik ateratzen direnak baino kopuru handiagoan. Hala ere, gizarte eta politikako faktore batzuek lurraldearen erakargarritasunak migrazio saldoan duen eragina desitxuratu dezakete. Esate baterako, Greziako edo Italiako hegoaldeko eskualde askok migrazio saldo oso handiak dituzte, Europar Batasunaren barruan, gizarte eta politika arrazoiak direla eta, pertsonen mugimendu askatasunari jarri zaizkion murrizketen ondorioz. Zirkulazio askatasunik egongo balitz, etorkin horiek beste herrialde batzuetara mugituko lirateke. 5. taulan ikusten da EAE erdialdean kokatzen zela Europako erregioen sailkapenean, eta erregio alderagarri gehienetan, migrazio saldoak aldekoagoak zirela. 5. grafikoak adierazle horren bilakaera erakusten du: EAEri dagokionez, adierazlearen balioa jaisten joan zen krisiaren lehenengo urteetan, eta 2012an igaro zen negatibo izatera. Baliorik txikiena 2013an izan zuen. Orduz geroztik, berriro ere gora egin du eta 2015etik aurrera, positiboa da. Gainerako lurraldeen bilakaera gorabeheratsua izan da, baina datuak ditugun azken bi urteetarako (2016 eta 2017), aztertzen ari garen lurralde guztietako migrazio saldoak elkarrengana hurbildu egin dira. EAE eta Espainiako datuak Europako batezbestekoak baino handixeagoak dira eta Alemaniakoak baino txikiagoak.

5. Taula EAEren egoera migrazio saldoari lotutako adierazleetan
5. Taula EAEren egoera migrazio saldoari lotutako adierazleetan
Iturria: Eustat, Eurostat, OECD REGPAT eta Incites. Geuk egina
Oharra:  Datuak eskuragarri ez zeuden kasuetan izan ezik, rankingak egiteko Europako 218 erregio hartu ditugu kontuan (urdinez), EAE eta 30 erregio alderagarrien multzoa (berdez), eta 19 autonomia erkidego eta hiriak (gorriz).
5. Grafikoa Migrazio saldoari lotutako adierazleen bilakaera
5. Grafikoa Migrazio saldoari lotutako adierazleen bilakaera
Iturria: Eustat, Eurostat, OECD REGPAT eta Incites. Geuk egina
  1. Lehiakortasunari buruzko aurreko txosten batzuetan erakutsi genuen lehenengo urteetan migrazio saldoa negatiboa zela, neurri batean Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako pertsonak atzerrira atera zirelako eta, beste alde batetik, atzerriko biztanleria beren jatorrizko herrialdeetara itzuli zelako, baina guztizko saldoak positiboa izaten jarraitzen zuela.