Orkestra: Lehiakortasunerako Euskal Institutua (Deusto Fundazioa)

2025eko
Memoria

Orkestra zenbakitan

Ikerketa

40 ikerketa proiektu

58 argitalpen zientifiko

16 hitzarmen nazioarteko erakundeekin

16 doktorego tesi zuzenduta

Pertsonak

44 pertsona

31 E(Emakume)

13 G(Gizon)

68 % doktoreak eta doktoregaiak

7 nazionalitate

Transferentzia

+3.800 harpidedun gure buletinetan

+36.000 bisita gure webgunera 23 post #BeyondCompetitiveness blogean

+480 inpaktu hedabideetan

+8.000 jarraitzaile sare sozialetan

Misioa

Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna eta ongizatea hobetzen laguntzea, ongizatea helburu duen lehiakortasunari buruzko nazioarteko jakintzaren mugetan aurrera eginez.

Nola?

01

Erronka errealak lantzea

Ongizatea helburu duen lehiakortasunerako gure esparruaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko egoeraren diagnostiko dinamikoa egiten dugu, erronkak identifikatu ahal izateko. Erronka konplexuak direnez, horiek lantzeko ezinbestekoa da lurraldeko eragile guztien arteko elkarlana eta konpromisoa: administrazio publikoa, enpresa, akademia eta herritarrak.

2025ean, 40 ikerketa proiektutan lan egin dugu, helburu hauek nola lortu aztertzeko:

Maila askotako elkarlaneko gobernantza

Maila askotako elkarlaneko gobernantza funtsezko elementua bihurtu da politika publikoen eraginkortasuna hobetzeko eta demokrazia indartzeko.

Hurbilketa horrek erakundeen, enpresen, bitarteko eragileen eta gizarte erakundeen arteko lankidetza sustatzen du, irtenbide partekatuak diseinatzeko eta ezartzeko.

Hala ere, gobernantza eredu berriak eraikitzea ez da erraza. Erakunde inertziak gainditzea, interes desberdinak dituzten eragileen artean konfiantza sortzea, eta elkarlanean lan egiteko gaitasun berriak garatzea eskatzen du.

Orkestra, ekintza-ikerketa erreferentziazko esparru gisa hartuta, lurraldeko hainbat erakunde eta eragileren bidelagun da prozesu horietan.

Elkarlaneko gobernantzako prozesuak diseinatzen eta errazten ditugu

Lurraldeko erakundeen eta eragileen bidelagun gara erronka partekatuak aztertzea eta erantzun kolektiboak eraikitzea ahalbidetzen duten lankidetza espazioak sortzeko.

Programak eta ekimenak aktibatzen laguntzen dugu, elkarlaneko gobernantzaren bidez

Elkarlaneko gobernantzako prozesuak ez dira soilik hausnarketarako guneak, erronka zehatzei erantzuten dieten programak eta ekimenak aktibatzeko aukera ere ematen digute.

Elkarlaneko gobernantzari buruzko jakintza sortzen dugu

Elkarlanean gehiago sakontzen duten gobernantza ereduetara aurrera egin ahala, prozesu horiek nola funtzionatzen duten eta ongizatea helburu duen lehiakortasunari zer ekarpen egiten dioten ikasten jarraitzen dugu.

2025ean, Orkestra hainbat erakunderen bidelagun izan da maila askotako elkarlaneko gobernantza sustatzea eta haren erronkei aurre egitea helburu zuten ikerketa proiektuetan:

1. Elkarlaneko gobernantzako prozesuak diseinatzen eta errazten ditugu

2025ean, Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzaren bidez, elkarlaneko gobernantzarako bere hurbilketa definitzeko prozesu bat bultzatu zuen, lurraldeko hainbat eragilerekin batera, hiru logika osagarritatik: demokrazian sakontzea, komunitatea indartzea, eta ongizatea helburu duen lehiakortasuna sustatzea.

Hurbilketa horretatik abiatuta, elkarlaneko gobernantza ongizatea helburu duen lehiakortasunerako faktore gisa aztertzeko esparru bat garatzen lagundu dugu, Orkestraren ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua erreferentziatzat hartuta.

Lan horren helburua da ikuspegi kontzeptualetik esparru eragingarri baterantz aurrera egitea, elkarlaneko gobernantzako prozesuek lurralde lehiakortasuna eta ongizate inklusiboa eta jasangarria hobetzen noiz eta nola lagundu dezaketen ulertu ahal izateko.

2. Programak eta ekimenak aktibatzen laguntzen dugu, elkarlaneko gobernantzaren bidez

Proiektu horren esparruan, Orkestrak hausnarketa estrategikoko prozesu bat diseinatzen lagundu dio Eusko Jaurlaritzari, elkarlaneko gobernantzak lurralde lehiakortasunean duen zeregina aztertzeko.

Lan horretan, analisi kontzeptuala eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait lurralde mailatako gobernantzako benetako esperientzietatik ateratako ikaskuntzak konbinatu dira.

Kasu horiek aztertuta, dinamikak, mekanismoak eta ikaskuntzak identifikatu ahal izan dira, erakundeen, enpresen eta beste eragile batzuen arteko elkarlanak lurraldearen garapen ekonomikoan nola laguntzen duten ikusteko.

3. Elkarlaneko gobernantzari buruzko jakintza sortzen dugu

Proiektuak elkarlaneko gobernantza ongizatea helburu duen lehiakortasunaren ikuspegitik aztertzeko esparru kontzeptual eta metodologiko bat garatzea ahalbidetu du. Esparru hori Orkestrako Koaderno batean jaso dugu, eta proiektu honen etorkizuneko lan ildoak bideratzeko balioko du.

Lankidetzazko gobernantza ongizaterako lehiakortasun-faktore gisa

Ikusi txostena

1. Elkarlaneko gobernantzako prozesuak diseinatzen eta errazten ditugu

2009az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta eskualdeko garapen agentziekin lankidetzan ari gara, ekintza-ikerketan oinarritutako lurralde garapenerako elkarlaneko gobernantza eredu bat eraikitzeko. Orkestrak erraztutako Lurralde Garapeneko Laborategiaren bidez, elkarlanerako espazioak finkatu dira, horien artean, Eskualde arteko Mahaia. Mahai horretan, garapen agentzietako eta Foru Aldundiko ordezkariek lurraldearen erronkak aztertu eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako programak koordinatzen dituzte.

Ibilbide horri esker, Gipuzkoak gobernu mailen artean finkatutako lankidetza eredu bat du gaur egun, eta horri esker, ekonomiaren garapenerako politikak lurraldearen beharretara egokitu daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta tokiko agentziek lankidetza indartu dute, Lurralde Garapenerako Ekintza-Ikerketaren bidez

Albistera joan

Lurralde garapenerako ekintza-ikerketa: eraldaketa kolektibo baten testigantzak

Ikusi bideoa

2. Programak eta ekimenak aktibatzen laguntzen dugu, elkarlaneko gobernantzaren bidez

Gipuzkoan eraikitako elkarlaneko gobernantza ereduari esker, lurraldeko ekonomia sustatzeko politika publikoak Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetara iristea bermatzera bideratutako hainbat ekimen bultzatu dira.

ETE Digitala

ETEak digitalizatzeko bide orri bat.

Lanaren Zentzua

Ekimen bat, enpresei lanaren zentzuaz eta haren eraginaz hausnartzen laguntzeko.

BETEK

Enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza teknologikoa bultzatzetzeko egitasmoa.

Barnekintzailetza

Barne ekintzailetza sustatzera bideratutako ekimena.

3. Elkarlaneko gobernantzari buruzko jakintza sortzen dugu

Gipuzkoan metatutako esperientziak ikaskuntza oso garrantzitsuak sortu ditu epe luzeko elkarlaneko gobernantza ereduak eraikitzeko eta mantentzeko moduari buruz.

Jakintza horrek lurralde garapenerako ekintza-ikerketari buruzko hainbat argitalpen akademiko ekarri ditu; erakundeen eta lurraldeko eragileen arteko elkarlaneko prozesuak errazteko gida metodologikoak; eta eskualde garapenerako gobernantzari buruzko nazioarteko eztabaidetarako ekarpenak.

Lankidetzazko gobernantza eraikitzeko markoak

Ikusi txostena

Herri-politiken eraldaketa errazteko artea

Ikusi liburua

1. Elkarlaneko gobernantzako prozesuak diseinatzen eta errazten ditugu

2022az geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiaren ikerketa partnerra gara “Bizkaia with the talent” egitasmoan. Ekosistema horrek, elkarlaneko gobernantza eredu batean oinarrituta, lurraldeko hainbat eragile mugiarazi nahi ditu, STEM talentuaren eskasiari erantzun bat emateko.

Orkestrako lantaldeak talentuaren ekosistema horren diseinuan eta martxan jartzean parte hartu zuen, Bizkaiko STEM prestakuntza eskaintzari buruzko analisiak eginez eta enpresen, unibertsitateen, klusterren eta Lanbide Heziketako ikastetxeen elkarteen arteko koordinazioa erraztuz.

Orkestrak Bizkaiko STEM talentua sustatzeko “Bizkaia with the Talent” ekosistema eraikitzeko gakoak argitaratu ditu

Albistera joan

2. Programak eta ekimenak aktibatzen laguntzen dugu, elkarlaneko gobernantzaren bidez

Gaur egun, esparru publiko eta pribatuko 43 erakunde elkarlanean ari dira Bizkaian STEM talentua sortzeko, erakartzeko, garatzeko eta atxikitzeko hainbat ekimenetan.

2025ean, gure rola ekimenaren aurrerapenak monitorizatzea eta hura osatzen duten 20 proiektuen emaitzak sistematizatzeko adierazle sistema bat diseinatzea izan da.

“Bizkaia with the talentek” 200 enpresa prestatu ditu talentuan, 700 pertsona digitalizazioan eta 90 STEM profesional erakarri ditu

Albistera joan

3. Elkarlaneko gobernantzari buruzko jakintza sortzen dugu

“Bizkaia with the Talent” ekosistema abian jartzeak ikaskuntza garrantzitsuak sortu ditu, bai gaitasunen ekosistema bat eraikitzeko funtsezko elementuei dagokienez, bai ekosistema horrek denboran iraungo duela bermatzeko erronkei dagokienez. Horien artean, nabarmentzekoa da elkarlaneko gobernantza eredu bat garatzearen beharra, ekosistemari atxikitako eragileen ekimena errazteko eta identifikatutako erronketan eragina izango duten proiektuak elkarrekin sortzea sustatzeko.

Bizkaiko STEM talentua sustatzeko “Bizkaia with the Talent” izeneko ekosistema eraikitzeko gakoak

Ikusi txostena

1. Elkarlaneko gobernantzako prozesuak diseinatzen eta errazten ditugu

Bilbao Next Lab Orkestrak, Bilboko Udalarekin eta Bilbao Ekintzarekin batera, 2013az geroztik bultzatzen duen hiri lehiakortasuneko politiken laborategia da, ikuspegi deliberatiboa, eragile askotakoa eta politika publikoen diseinuan adostasuna bilatzean oinarritutakoa sustatzeko. 2023az geroztik, proiektua zerbitzu aurreratuetako elkarlaneko gobernantza eredu baten diseinuan eta ebaluazioan oinarritzen da, jakintza praktikoa sortzen duten eta Udalaren gaitasun teknikoak eta politikoak sendotzen dituzten ekintza-ikerketako prozesuak erraztuz.

Bilbao Next Lab, Bilboko hiri lehiakortasuneko politiken laborategiak 10 urte

Albistera joan

Bilbao Next Lab gaur: elkarlaneko gobernantza bideratzeko erronkak

Joan post-era

2. Programak eta ekimenak aktibatzen laguntzen dugu, elkarlaneko gobernantzaren bidez

2025eko ekainean, Bilboko Udalak ‘Bilbo Zerbitzu Aurreratuak’ foroa aurkeztu zuen, Orkestrarekin batera sustatutako elkarlaneko gobernantzako espazio berri bat, hiriaren apustu estrategikoetako bati aurre egiteko: zerbitzu aurreratuak.

Bilbao Ekintzak errazten duen espazio horri esker, 50 eragile publikok eta pribatuk funtsezko lau gunetan lan egiten dute, zerbitzu aurreratuen lehiakortasuna indartzeko.

Bilbok elkarlaneko gobernantzaren aldeko apustua egin du, zerbitzu aurreratuen lehiakortasuna indartzeko

Albistera joan

3. Elkarlaneko gobernantzari buruzko jakintza sortzen dugu

Bilbao Next Lab ikasteko espazio oso baliotsua bihurtu da, eta Bilbo nazioarteko erreferente gisa kokatu du elkarlanean eta jakintza partekatuan oinarritutako hiri lehiakortasuneko politiketan.

Hiri lehiakortasunerako elkarlaneko gobernantza | Bilbao Next Lab-en ikaskuntzak

Ikusi bideoa

02

Jakintza sortzea

Gainera, hainbat behatoki ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren egoeran sakontzeko eta egoera horren jarraipena egiteko.

Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia

Europako eskualdeen egoera eta bilakaera alderatzen ditu, funtsezko 40 adierazlez baliatuz. Era berean, Euskal Autonomia erkidegoaren kokapena zein den erakusten du.

Ikusi behatokia

Bizkaiko Lehiakortasunaren Behatokia

Ikusi behatokia

Lanbide Heziketaren Behatokia

Ikusi behatokia

Ezkutuko Txapeldunen Behatokia

Ikusi behatokia

Euskadiko Kooperatiben Behatokia

Ver observatorio

03

Elkarlana

Orkestran egunero lan egiten dugu Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen erronketan zuzeneko eragina izan dezaketen eragileekin. Erreferentziazko erakunde hauen egiturazko laguntza dugu; erakunde horiek Institutuari egonkortasuna ematen diote eta haren garapenean laguntzen dute:

Gainera, mundu mailako adituen sare zabalarekin lan egiten dugu. Hitzaldi, foro eta topaketetan parte hartzen dugu bi helbururekin: Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen ereduari dagokion balioa ematea eta beste tokietako jardunbiderik onenak identifikatzea, geure lurraldera ekartzeko.

Klikatu gure kolaborazio berriei buruzko informazio gehiago ikusteko

Iñigo de Loyola ekimenaren aurkezpena International Association of Jesuit Business Schools (IAJBS) erakundeak urtero egiten duen topaketan

Informazio gehiago

María Roldán UNICeko Iraunkortasunaren Nazioarteko Lidergoa ikastaroan parte hartu du

Informazio gehiago

James Wilsonek TCI Global Annual Conference ekitaldian parte hartu du, TCI Network & Intertrade Irelandek antolatuta

Informazio gehiago

Orkestrak eta Aclimak Groninge Unibertsitateko MBAko ikasle talde bat hartu dute

Informazio gehiago

Yazari Agudelok UNIC Thematic Conference 2025 ekitaldian parte hartu du, Deustuko Unibertsitateko ordezkaritza zabal batekin batera

Informazio gehiago

Ainhoa Arronak Orkestraren esperientzia partekatu du lurralde-garapenerako ikerketa-ekintzarekin, SIRI Plataformaren ekitaldi batean

Informazio gehiago

James Wilsonek International Workshop on Reimagining Democracy ekitaldian parte hartu du Yaleko Unibertsitatean

Informazio gehiago

Macarena Larreak itsas deskarbonizazioari buruzko Interreg SMARTDEC proiektuaren Workshopean parte hartu du

Informazio gehiago

Miren Estensorok euskal kasuari buruzko ikaskuntzak azaldu ditu Ekuadorren, lurraldeko garapen produktiboari buruzko topaketa batean

Informazio gehiago

Jaime Menéndezek Oil & Gas sektorerako industria-klusterren eta negozio-ereduen eraldaketari buruzko ikerketa aurkeztu du NBM konferentzian

Informazio gehiago

James Wilsonek MOC sarearen urteroko Faculty and Research Workshopean parte hartu du Stanfordeko Unibertsitatean

Informazio gehiago

Energia berriztagarrien komunitateetan adituak diren Japoniako ordezkaritza batek Orkestra bisitatu du

Informazio gehiago

Orkestrak produktibitateari eta lurralde-garapenari buruzko nazioarteko ekitaldi bat antolatu du ELGErekin eta Productivity Instituterekin batera

Informazio gehiago