210034 competitividad empresa espanola
  2022
  Ainhoa Arrona, Miren Larrea   
  Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa


Laburpena

Gizarteak aurrean dituen erronken konplexutasuna eta garrantzia ikusirik, lankidetza behar-beharrezko bihurtu da, eta gero eta gobernu gehiago ari dira gobernantza-modu berriak eraikitzen beren politikak eta estrategiak garatzeko. Eskualde eta tokiko gobernuei hamarkada batez baino gehiagoz lurralde garapenerako ikerketa-ekintzaren bidez laguntzeko esperientzian oinarrituta, lankidetzazko gobernantza eraikitzeko prozesuetan funtsezko dimentsioak identifikatzen ditu koaderno honek, eta prozesu horiei laguntzeko markoak eta galderak proposatzen ditu. Koadernoak gobernantza prozesuetan ekintzan, ekintzaz eta ekintzarako hausnarketarako laguntza tresna bat izatea du helburu, arduradun politiko eta ikertzaileentzat.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua