“Ekintza-ikerketaren metodologiak arazo partekatu baten inguruko gogoeta eta ekintzako ziklo jarraituak aktibatzen eta garatzen laguntzen du ”

Metodologia

Orkestrak, hasiera-hasieratik, ikerketa eraldatzailea egitea ahalbidetzen duten ikerketako metodologien aldeko apustua egin du, eta metodologia horiek aplikatzeaz gainera, horietako baten bultzatzaile izan da: lurralde garapenerako ekintza-ikerketa. Horrela, Institutuak, ikerketa eraldatzaileko lau laborategiekin batera, ikerketa metodologikoko ildo bat garatu du, hurbilketa horretara bideratua. Ikerrildo horren emaitzak, neurri handi batean, politika publikoen laborategian egiten den lana indartzera bideratzen dira.

aproximacion metodologica

Ekintza-ikerketa metodologiak hausnarketa eta ekintzako ziklo jarraituak aktibatzen eta garatzen laguntzen du, ikertaldeak eta politikak egiten dituztenek partekatzen duten arazo baten inguruan. Horrela, bi aldeek, elkarrekin, bientzat onuragarria den jakintza sortzen dute:

- politikak egiten dituena gai da estrategiak/ekimenak ezartzeko, hainbat tresnaz baliatuz, identifikatutako arazoari aurre egiteko.
- ikertaldeak, Orkestrak, elkarrekin sortutako jakintza hori kontzeptualizatzen du, komunitate akademikoari ekarpena egiteko.

Prozesu zikliko horietan, hainbat etapatan hausnartu, erabakiak hartu eta lurraldearen errealitatera aplikatu ondoren, bi aldeak berriro elkartzen dira, beste erronka/arazo bat definitzeko.

ciclo investigacion accion

Ekintza-ikerketa metodologian, ikertzaileak erraztaileak dira: banaka edo talde batean, baldintzak sortzen dituzte, lurraldeko eragileek gogoeta egin, erabaki eta ekintzara igarotzeko, identifikatutako erronka/arazoa lantzeko. Esparruak, kontzeptuak eta analisiak eskaintzen dituzte, elkarrizketa sustatzeko, lurraldean ezarriko diren ekintza zehatzak definitzeko azken helburuarekin.

Orkestrak urteak daramatza metodologia hori erakunde laguntzaileekin lantzen. Erakunde horien artean nabarmentzekoak dira Garapen eta Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde garapenerako agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza.

Ondorengo erreprodukzio-zerrendak lurralde-garapenerako ekintza-ikerketa kontzeptualizatzen duten bideo batzuk biltzen ditu, baita gure erakunde laguntzaileetan lurralde garapenerako ekintza-ikerketa proiektuetan parte harte duten pertsonek beren esperientziak azaltzen dituzten beste batzuk ere.

Nazioarteko komunitatea

Metodologia honen proposamena Agder-eko Unibertsitatearekin (Norvegia) elkarlanean garatu zen eta hartan sakondu ahal izan da Praxis Institutuarekin (Unibertsitate Teknologiko Nazionala, Rafaelako Fakultatea, Santa Fé, Argentina). Neurri handi batean, doktorego tesiak eta barne prestakuntzako prozesuak eginez, Orkestran praktika horren komunitate bat osatu da, Zubigintza izenekoa, metodologia hori garatzen jarraitzeko.

zubigintza

Zubigintza praktika-komunitatea osatzen duten Orkestrako eta Praxiseko pertsona batzuk.

Lurralde garapenerako ekintza-ikerketaren esparruan egin den lanak nazioartean onespena izan du. Orkestra Action Research + ekimenaren parte izatera gonbidatu dute, eta zeregin garrantzitsua du International Journal of Action Research argitalpenean.

arplus

Metodologia horren garapenaren emaitzak ekintza-ikerketa proiektuetan islatu dira. Proiektu horiei buruz luze irakur daiteke argitalpen ugarietan (hurrengo erlaitzean daude eskuragarri).

Hurrengo bideoetan, lurralde-garapenerako ekintza-ikerketarren nazioarteko sareak osatzen dituzten hainbat pertsonak hartzen dute parte.

Argitalpenak

Lurralde Garapenerako ekintza-ikerketa egiten duen komunitateak hainbat argitalpenetan kontzeptualizatu du lankidetza ibilbide horretan izan duen esperientzia. Argitalpen horiek dira, egindako proiektuekin batera, LGEIren adierazlerik handiena.

Lurralde garapenerako ekintza-ikerketari buruzko argitalpenen katalogoa

Katalogoa jaitsi

Katalogo honek orain arteko argitalpen guztiak biltzen ditu, LGEI aplikatuta sortu diren lan ildo nagusien inguruan multzokatuta. Gainera, sarbide irekikoak eskuratzeko aukera ematen du.

 Bide horretan mugarrietako bat Lurralde Garapeneko liburu bilduma da. Bilduma horrek, 2015az geroztik, sarbide irekiko argitalpenak indartzearen aldeko apustua egin du, jakintza eskuratzeko modu demokratikoagoa dela ulertuta. Lurralde garapenerako ekintza-ikerketaren ekarpen metodologikoetako asko bilduma horretan argitaratu dira. Aipatzekoa da Raíces y Alas de la Investigación Acción para el Desarrollo Territorial liburua, aldian behin hurbilketa horren egoeraren argazkia emateko sortua.

LURRALDE GARAPENEKO  BILDUMA

Raíces y alas de la Investigación-Acción para el Desarrollo Territorial

Liburuak hamar kapitulu ditu, Lurralde Garapenerako Ekintza-Ikerketaren inguruko komunitatea osatzen duten pertsonek idatziak. Lurralde Garapenerako Ekintza-Ikerketa gaur egun nola ulertzen den eta zer eztabaida sortzen dituen azaltzea du helburu.

Liburua jaitsi 

Hurrengo bideoetan, argitalpen horietako batzuetan eta haien helburuetan sakonduko dugu.

Prestakuntza

Metodologia horri lotutako beste mugarri bat lurralde garapena errazten duten pertsonak prestatzeko plataforma esperimentala eraikitzea izan zen. Plataforma horrek Orkestran ekintza-ikerketako barne prozesu batez baliatuz garatu ditugun komunikazio eraldatzailearen printzipioei jarraitzen die, eta sarbide irekikoa da.

Plataforman jasotako edukien helburua eraldaketa prozesuak errazteko behar diren gaitasunak garatzen laguntzea da. Horretan laguntzeko, ahalegin handia egin dugu bertan sartzen bazara egingo duzun ibilbidea ahalik eta dialogiko eta interaktiboena izan dadin. Bertan topatuko dituzu, edukien hasierako autoreek egindako ekarpenez gain, ibilbide hau aurrez egin duten beste hainbat pertsonen ikuspegi eta ekarpenak. Erraztaile zarela edo izan zaitezkeela uste baduzu, bidaia hau egitera gonbidatzen zaitugu.

plataforma personas facilitadoras