labs lore

Enpresa adimenduneko laborategia

Lurralde lehiakortasunaren oinarrian enpresak eta ekintzailetza daude. Lurraldeari egiten dioten ekarpen ekonomiko eta sozialaren bidez, bertan bizi diren pertsonen ongizatea bermatzen dute. Enpresa adimenduneko labak aztertzen du enpresak nola egokitzen diren aurrean dituzten erronketara, eraldaketa digitalaren, berrikuntzaren, nazioartekotzearen edo finantzaketaren esparruan, beren lehiakortasuna eta negozio ereduak baldintzatzen dituztela jakinik.


Ongizateko laborategia

Lab honetan aurrera eramaten den azterketa eta ikerketa eraldatzaileak pertsonen ongizatearen funtsezko alderdiak kontzeptualizatzea eta neurtzea du helburu. Era berean, enpresek, gobernuek eta lurralde beste eragile batzuek erabakitzen eta sustatzen dituzten politikek eta erabaki estrategikoek ongizatea hobetzen nola eragiten eta laguntzen duten ulertzea ere bilatzen du.


Energia eta ingurumeneko laborategia

Energia sistema eraldatzea funtsezkoa da klima aldaketaren aurkako borrokan. Horrek teknologia, arauketa, industria eta eragile ekonomiko garrantzitsuenen portaera aldatzea ekarriko du. Energia eta ingurumeneko labak hiru erronka handi hauen eta erronken eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren arteko loturaren inguruko jakintza sortzen du: energia trantsizioa eta horren ondorioak; mugikortasun jasangarria; eta ingurumen kudeaketa.


Politika publikoetako laborategia

Lab honek eragileen sistema eta gobernantza harremanak ditu aztergai, lurraldearen lehiakortasun jasangarria lortzeko bultzatzen diren estrategia kolektiboak bideratzeko. Sistemako beste eragileekin batera ikertzen eta lan egiten da, erakundeak, gobernantza eta politika publikoak aztertzeko eta hobetzeko.