Euskal autonomia erkidegoko lehiakortasunari buruzko 2023ko

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025eko Txostenak nazioarteko konexioa izango dugu aztergai nagusi, euskal industria sendotzeko bide gisa.

Ingurune geopolitikoan eta geoekonomikoan aldaketa sakonak gertatzen ari diren garai honetan, eta Europako eta Euskal Autonomia Erkidegoko industria estrategiak ere aldatzen ari direla jakinik, txostenak nazioarteko konexiorako funtsezko hiru bide aztertzen ditu, industriaren lehiakortasunari laguntzeko: merkataritza interdependentziak, inbertsio fluxuak, eta gaitasunak eta jakintza sortzea. 

Horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren eta ongizatearen egoerari buruzko diagnostiko zabala eskaintzen du, gure lurraldeko bilakaera beste lurralde batzuetakoarekin konparatuz eta nazioartekotze adierazleak aztertuz, aukerak eta ahultasunak identifikatzeko.

Lehiakortasunari buruzko biltzarra

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025ko Txostena azaroaren 24an aurkeztuko dugu Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian. 

Txostenaren mezu eta gomendio nagusiak aurkeztu ondoren, tokiko eta nazioarteko hainbat aditurekin eztabaida izango dugu, bi mahaitan. Batean, euskal industria sendotzen lagundu dezaketen merkataritza harremanez eta inbertsio fluxuez hitz egingo dugu, eta bestean, industria politikak jakintzaren nazioarteko konexioan duen zereginaz.

Artium Museoa
Ekitaldia

Lehiakortasunari buruzko Biltzarra 2025

Izena eman

Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokia 

Eskualdeko Lehiakortasunaren Behatokiak ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua osatzen duten dimentsioen inguruko informazioa eskaintzen digu. Europako 200 erregio baino gehiagotako datuak jasotzen ditu eta gainerako erregioekiko, herrialdeekiko eta Europar Batasunarekiko kokapena eta bilakaera aztertzea ahalbidetzen digu. 

Behatokian, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasun Txostenean sartutako 66 adierazleen maila eta bilakaera jasotzen dituen panela aurkituko duzu. 3 hizkuntzatan eskuragarri, EB-27rekin konparazioak egiteko aukera ematen du eta denbora errealean eguneratutako datuak eskaintzen ditu.

observatorio regional
Behatokia

Erregio lehiakortasunaren behatokia

Informazio gehiago

 


 

Ediciones anteriores

Aurreko urteetako txostenak

Euskal autonomia erkidegoko lehiakortasunari buruzko txostena

Blog

Lehiakortasunari buruzko Biltzarra

2023

Ez zenuen Lehiakortasunari buruzko Biltzarrean parte hartzeko aukerarik izan? Egin klik ekitaldiaren unerik esanguratsuenak ikusteko.

Informazio gehiago