Biharko lehiakortasuna eta ongizatea gaur eraikitzen

Txostena jaitsi    Jaitsi laburpen exekutiboa

1. Zein dira Euskal Autonomia Erkidegoko estrategiaren oinarriak?

2021 estrategia territorial del pais vasco

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde estrategia: trantsizio handietarako ikaskuntzak eta erronkak

Txosten honetan, azken hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoak izan duen lurralde estrategiaren ezaugarri nagusiak aztertu ditugu. Azterketa horretatik, epe luzera garapen ekonomiko erresilientea eraiki nahi duten beste lurralde batzuetarako ikaskuntzak atera ditugu. Gainera, COVIDaren ondorengo garai hauetan, EAEk aurrean dituen erronka berrien inguruan ere egin dugu gogoeta.

Txostena ikusi


2. Lurralde lehiakortasuna aztertzeko orain arte erabili dugun esparrua moldatu dugu

Pandemiaren gizarte eta ekonomia ondorioek eta hiru trantsizio handiei (berdea, digitala eta demografia eta gizartekoa) erantzun beharrak agerian utzi dute gure analisietan aurrerapen ekonomikoa gainditzen duten dimentsioak txertatu behar ditugula, hemendik aurrera lehiakortasuna aztertzeko oinarriak emango dizkigutenak.

Horregatik, gure esparrua egokitu egin dugu, lurralde baten lehiakortasunak herritarrentzat ongizate jasangarria eta inklusiboa sor dezan.

inclusividad conexion internacional

 

3. Nola gaude lehiakortasunean eta ongizatean?

2021eko Lehiakortasun Txostenean egin ditugun analisiak, Euskadik bizitzarekin asebetetze maila altua eta jarduera ekonomiko-enpresarial ona lortu dituen lurraldea dela adierazten digu.

Gainera, aurrekoaz gain, lehiakortasun-palanken diagnostikoak hobekuntzak lortzeko estrategiak eta politikak nora bideratu behar diren argibideak ematen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoan eginiko diagnostikoaren emaitzak 2021eko lehiakortasun biltzarrean aurkeztu ziren, azaroak 24ean. Egin klik eskuineko botoian ekitaldiaren momentu aipagarrienak eta gure adituek txostenarekiko esandakoak ikusi ahal izateko.

Ekitaldia

Lehiakortasunari buruzko biltzarra

+ Informazio

 


 

Ediciones anteriores

Euskal autonomia erkidegoko lehiakortasunari buruzko txostena

Blog

Blog

#Beyondcompetitiveness

Oraindik ez al duzu gure bloga ezagutzen? Gure adituen postak aurkituko dituzu bertan, energiaren, gobernantzaren, politika publikoen eta askoz ere gai gehiagoren inguruan.

Posts del blog