Kursaal (Donostia / San Sebastián)
Ikus ezazu biltzarraren bideo osoa hemen:

Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostena
Ezagutu EAE-ren egoera eta erronkak aztertzen dituen txostena
Biltzarraren gakoak gure adituen arabera
Eztabaidaren une onenak:
Jarrai iezaiguzu eta hartu parte...
Jardunaldiaren laburpen bideoa

Etorkizuneko lehiakortasuna eta ongizatea eraikitzen
Lehiakortasunari buruzko Txostenak aukera ematen digu, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna aztertzeko eta erronkak identifikatzeko; joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko; eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiteko.
Datorren azaroaren 24an, Lehiakortasunari buruzko 2021eko Biltzarra izango dugu eta bertan aurkeztuko ditugu Txostenaren ondorio nagusiak SPRI Taldeak lagunduta. Ekitaldia Donostiako Kursaalean izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez. Etorri nahi al duzu?
Egitaraua
16:00 • Ongi etorria: Iván Martén, Orkestrako Presidentea
16:15 • Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostenaren aurkezpena
16:45 • A la búsqueda de las políticas de innovación adecuadas en Europa. Andrés Rodríguez-Pose, London School of Economicseko Geografia Ekonomikoko katedraduna eta Asturiasko Printzesa Katedrako zuzendariaren hitzaldia.
17:05 • Solasaldi irekia Andres Rodríguez-Poseren eta Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburaren artean. Moderatzailea: Mari Jose Aranguren, Orkestrako Zuzendari Nagusia.
17:30 • Itxiera
17:35 • Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostenaren banaketa.
Parte hartzaileak
Andrés Rodríguez-Pose
Andrés Rodríguez-Pose London School of Economicseko (LSEko) Geografia Ekonomikoko katedraduna eta Asturiasko Printzesa Katedrako zuzendaria da, bertan Geografia eta Ingurumen saileko zuzendaria izan zelarik. Gaur egun, Cañada Blanch LSE zentroko zuzendaria da.
2015 eta 2017 urteen bitartean, Eskualdeko Zientziaren Nazioarteko Elkarteko (RSAI) zuzendaria izan zen eta Eskualdeko Zientziaren Europako Elkarteko (ERSA) presidenteorde eta idazkari.
Utrecht (Herri Behereak) eta Jönköping (Suedia) unibertsitateetako Honoris Causa Doktoretza jaso du eta baita Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) beka aurreratu bat. Gainera, nazioarteko sari ugari jaso ditu.
Rodríguez-Pose bederatzi libururen egile eta beste bosten koordinatzailea ere bada, ehun artikulu baino gehiago idatzi dituelarik gaurko aldizkari zientifiko garrantzitsuenetan. Europako Batzordea, Munduko Bankua edo Europako Inbertsio Bankua bezalako erakunde askotan ere kolaboratzen du.
![]()
Aurreko urteetako txostenak
Euskal autonomia erkidegoko lehiakortasunari buruzko txostena
![]()
Blog
#Beyondcompetitiveness
Oraindik ez al duzu gure bloga ezagutzen? Gure adituen postak aurkituko dituzu bertan, energiaren, gobernantzaren, politika publikoen eta askoz ere gai gehiagoren inguruan.




