Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia Matematikoko espezialitatea egin ondoren, Susana Franco Ingalaterrara joan zen garapen ekonomikoaren alorrean masterra eta doktoregoa egitera. Erresuma Batuko eta Latino Amerikako hainbat unibertsitatetan lan egin du. Gainera, garapenaren alorreko esperientzia du, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean aritu baita lanean. Bestalde, aholkularitza lanak egin ditu Nazio Batuen agentzietarako.

Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle aritu ostean, Susana Orkestran lanean hasi zen, ikerketan, teknika kualitatiboak eta kuantitatiboak erabilita, batez ere klusterren, berrikuntzaren eta eskualde garapenaren alorrean.