Zuzendari nagusia
Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusia eta Ekonomia Katedraduna da Deustuko Unibertsitatean. Lehiakortasunean eta lurralde estrategian, klusterretan eta sareetan, eta politiken analisian eta ebaluazioan aditua da. Gai horien inguruan liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, nazioko eta nazioarteko eragin handiko aldizkari espezializatuetan.
Esperientzia zabala du nazioko eta nazioarteko proiektuak gidatzen, aipatutako ikerketa eremuetan. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko eragileekin eskuz esku egin du lan. 2016ko abenduan Harvardeko Estrategia eta Lehiakortasunerako Institutuak bere ibilbidea eta lurralde lehiakortasunean edukitako ekarpena aitortu du, bere izena ‘Hall of Fame’ aretoan sartuz.
2014tik 2016ra Europako Batzordeko aholku kontseiluko kide izan da Horizon 2020 programan, ondoko bi erronketan: Societal Challenge 6 'Europe in a changing world – Inclusive, Innovative and Reflective Societies' eta "Spreading Excellence and Widening Participation".