2023ko azaroaren 20an • 16:00etan
 Kursaaleko 1+2+3 Aretoetan (Donostia)

Ikus ezazu biltzarraren bideo osoa hemen:

 

Informe de Competitividad
TXOSTENA

Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostena

Ingurumenaren aldetik jasangarria izango den lehiakortasunerako trantsizioa

+ Informazioa.

 

Biltzarreko arkgazki galeria:

Lehiakortasunari buruzko Biltzarra 2023

  


Conferencia Informe Competitividad 2023


Ingurumenaren aldetik jasangarria izango den lehiakortasunerako trantsizioa 

Ingurumen-iraunkortasunaren erronka elementu komuna izan da gure azken hiru lehiakortasun-txostenen ondorioetan. Hala ere, Ingurumenaren aldetik jasangarria izango den lehiakortasunerako trantsizioa prozesu konplexua da, lurraldeko eragile guztien jokabide-aldaketak eskatzen dituena: enpresak, gobernuak, ikerketa- eta prestakuntza-erakundeak eta herritarrak.

Zer faktore hartu behar ditugu kontuan trantsizio jasangarriari aurre egiteko estrategiak abian jartzeko? Zer baldintza ditu gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoak ingurumen jasangarritasunean aurrera egiteko? Zein palankaren gainean jardun behar da nahi diren ingurumen, ekonomia eta gizarte emaitzak lortzeko?

Orkestran uste dugu ongizaterako lurralde-lehiakortasuneko gure esparruak ikuspegi holistikoa eskaintzen duela, konplexutasun hori hobeto ulertzen lagun dezakeena. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostenean lehiakortasun berderako trantsizioa bizkortu dezaketen palankak aztertuko ditugu.

Txostena azaroaren 20an, 16:00etan, aurkeztuko da Donostiako Kursaalean egingo den Lehiakortasunari buruzko biltzarrean. Etorri nahi al duzu?

 

Egitaraua

16:00 • Ongietorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea

16:10 • Decarbonisation of European heavy industries: Challenges and chances for long term competitivenessNazioarteko hitzaldia Stefan Lechtenböhmer-en eskutik. Alemaniako Kassel Institute for Sustainability-ko irakaslea eta Lundeko (Suedia) Unibertsitateko irakasle laguntzailea da Lechtenbömer eta bere ikerketak energia- eta klima-politika ditu ardatz, batez ere maila nazionalean eta azpinazionalean. 

16:30 • Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostenaren aurkezpena. Parte hartzaileak:

  • James Wilson, Orkestrako ikerketa zuzendaria
  • Susana Franco, Orkestrako ikertzaile seniorra
  • Macarena Larrea, Orkestrako ikertzailea
  • Olga Martín, ACLIMAko zuzendari nagusia
  • María García, Ihobeko estrategia eta berrikuntzako zuzendaria
  • Miren Estensoro, Orkestrako ikertzaile seniorra
  • Ana Camacho Vera, Eusko Jaurlaritzako Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria 
  •  Garbiñe Manterola, Basque Research & Technology Alliance-ko (BRTA) ezagutza transferitzeko arduraduna  

17:30 • Ondorioak: Jorge Fernández, Orkestrako ikertzaile seniorra eta Energia eta Ingurumen arloko koordinatzailea

Kursaal San Sebastián

Lehiakortasunari buruzko biltzarra 2023

 2023ko azaroaren 20an • 16:00etan
 Kursaaleko 1+2+3 Aretoetan (Donostia)

Ekitaldi jasangarria ingurumenerako

EG Certificado Sello EVENTO ColorErronka Garbia Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoaren bidez abiatutako ziurtagiri bat da, ingurumen-neurriak diseinu eta antolaketaren alorrean integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena. Asmoa da saritzea ekitaldiaren eraginez ingurumenaren gainean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatzeko ekimenak. Proiektu honen helburua da ekitaldietako publikoa eta antolatzaileak kontzientziatzea.

Ingurumenarekin dugun konpromisoa dela eta, Erronka Garbia metodologia erabili dugu ekitaldi hau antolatzeko, ingurumen-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko. Lagundu iezaguzu inpaktu hori gutxitzen, konferentziara garraio publikoan joanez edo autoa partekatuz.

 


Ediciones anteriores

Aurreko urteetako txostenak

EAE-KO LEHIAKORTASUNARI BURUZKO TXSOTENA

Blog

Bloga

#Beyondcompetitiveness

Oraindik ez al duzu gure bloga ezagutzen? Gure adituen postak aurkituko dituzu bertan, energiaren, gobernantzaren, politika publikoen eta askoz ere gai gehiagoren inguruan.

 

Blogeko post-ak