2025eko azaroaren 24an • 16:00etan
 Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian

Conferencia Informe Competitividad 2023


Nazioarteko konexioa, industriaren bultzatzaile

Lehiakortasunari buruzko 2025eko Biltzarrean aurkeztuko dugu Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025eko Txostena. Aurtengoan, nazioarteko konexioa izango dugu aztergai nagusi, euskal industria sendotzeko bide gisa.

Ingurune geopolitikoan eta geoekonomikoan aldaketa sakonak gertatzen ari diren garai honetan, eta Europako eta Euskal Autonomia Erkidegoko industria estrategiak ere aldatzen ari direla jakinik, txostenak nazioarteko konexiorako funtsezko hiru bide aztertzen ditu, industriaren lehiakortasunari laguntzeko: 

  1. Merkataritza interdependentziak
  2. Inbertsio fluxuak 
  3. Gaitasunak eta jakintza sortzea. 

Ikuspegi aplikatua erabiliz, txostenak konexio horiek industria indartsuagoa, aurreratuagoa eta erresilienteagoa lortzen nola lagun dezaketen aztertzen du.
Horrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasunaren eta ongizatearen egoerari buruzko diagnostiko zabala eskaintzen du, gure lurraldeko bilakaera beste lurralde batzuetakoarekin konparatuz eta nazioartekotze adierazleak aztertuz, aukerak eta ahultasunak identifikatzeko.

Biltzarra azaroaren 24an izango da, 16:00etan, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian. Txostenaren mezu eta gomendio nagusiak aurkeztu ondoren, tokiko eta nazioarteko hainbat aditurekin eztabaida izango dugu, bi mahaitan. Batean, euskal industria sendotzen lagundu dezaketen merkataritza harremanez eta inbertsio fluxuez hitz egingo dugu, eta bestean, industria politikak jakintzaren nazioarteko konexioan duen zereginaz.

    Izena eman

Programa

16:00 • Ongietorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea.

16:05 • Hasiera instituzionala: Elixabete Etxanbobe, Bizkaiko diputatu nagusia.

16:10 • Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025eko Txostenaren aurkezpena.

  • Susana Franco, Orkestrako ikerketa zuzendaria
  • Mikel Gaztañaga, Orkestrako doktoretza aurreko ikertzailea

16:30 • Konektatu hazteko: interdependentzia komertzialak eta euskal industriaren inbertsio fluxuak

  • Aitor Alapont, P4Q-ko zuzendari nagusia
  • Nerea Aranguren, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia
  • Ibon Gil de San Vicente, Orkestrako ikerketa-proiektuen eta lurralde eraginaren zuzendaria 

16:55 • Europako lankidetzarako eta pertsonen eta jakintzaren fluxuetarako ikuspegi estrategiko baterantz

  • Beñat Bilbao, Zientzia eta Berrikuntzako sailburua Europar Batasunak Erresuma Batuan duen Ordezkaritzan
  • Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea
  • Elvira Uyarra, Manchester Institute of Innovation Research-eko zuzendaria eta Manchester Business School-eko katedraduna
  • James Wilson, Orkestrako zuzendari nagusia 

17:25 • Ondorioak

17:30 • Itxiera instituzionala: Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua

17:30 • Itxiera instituzionala

17:35 • Koktel-networking-a

Museo Artium

Lehiakortasunari buruzko Biltzarra 2025

 2025ko azaroaren 24an • 16:00etan
 Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian

Ekitaldi jasangarria ingurumenerako

EG Certificado Sello EVENTO ColorErronka Garbia Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoaren bidez abiatutako ziurtagiri bat da, ingurumen-neurriak diseinu eta antolaketaren alorrean integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena. Asmoa da saritzea ekitaldiaren eraginez ingurumenaren gainean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatzeko ekimenak. Proiektu honen helburua da ekitaldietako publikoa eta antolatzaileak kontzientziatzea.

Ingurumenarekin dugun konpromisoa dela eta, Erronka Garbia metodologia erabili dugu ekitaldi hau antolatzeko, ingurumen-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko. Lagundu iezaguzu inpaktu hori gutxitzen, konferentziara garraio publikoan joanez edo autoa partekatuz.

 


Ediciones anteriores

Aurreko urteetako txostenak

EAE-KO LEHIAKORTASUNARI BURUZKO TXSOTENA

Blog

Bloga

#Beyondcompetitiveness

Oraindik ez al duzu gure bloga ezagutzen? Gure adituen postak aurkituko dituzu bertan, energiaren, gobernantzaren, politika publikoen eta askoz ere gai gehiagoren inguruan.

Blogeko post-ak