2024ko martxoaren 5a
Bilbao Ekintzako lantaldea, Orkestrako ikertzaileekin batera.
Bilbao Next Lab Bilboko hiri lehiakortasunerako politiken laborategia da. Orkestraren proiektu beteranoetako bat da eta iaz hamargarren urteurrena ospatu genuen. 2013az geroztik, Bilbao Ekintza-Bilboko Udalak bultzatu eta Orkestrak bideratutako laborategiak Bilboko espezializazio adimenduneko hiri estrategia definitzen eta abian jartzen lan egin du, askotariko eragileekin batera egindako proiektuen bidez.
Era berean, Bilbao Next Laben oinarrituta garatu du Orkestrak hiri lehiakortasunari buruzko ikerrildoa, Institutuaren barruan. Ikerrildo horrek funtsezko hiru oinarri ditu:
- Lurralde lehiakortasunak hainbat maila izan ditzakeela aitortzea eta lehiakortasuna esparru askotatik landu daitekeela azpimarratzea, baita hirietatik ere.
- Hirien eraldaketa bultzatzeko metodologia nagusitzat lurralde garapenerako ikerketa-ekintza hartzea eta ikertaldeak, lurraldeko aktore izanik, jarrera ez neutrala hartzea.
- Orkestraren lehiakortasun esparrua erabiltzea Bilbao Next Labek bultzatzen duen hiri lehiakortasunaren eredua kontzeptualizatzeko funtsezko erreferentzia gisa..
Bilbao Next Lab proiektuak 10 urte
Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia eta Miren Estensoro Orkestrako ikertzaile seniorra dira proiektuan denbora gehien daramaten bi pertsonak.
Biek sinatutako post honetan, 10 urte hauetan proiektuak izan duen ibilbidea gogoratzen dute eta Orkestra bezalako ikerketa institutu batek hiriaren lehiakortasun politikan egiten duen ekarpenari buruzko hausnarketa egiten dute.

Bilbao Next Lab: 10 urte hiri lehiakortasuneko politiken laborategian, ikerketa-ekintzaren bidez
Bilbao Next Lab GAUR
Bilbao Next Laben gaur egungo lan ildoek lehiakortasunaren esparruko hainbat erronkari heldu nahi diete, lurralde garapenerako ikerketa-ekintzaren metodologiaz baliatuta. Zerbitzu aurreratuen eremuaren aldeko apustua zeharkako lerroa da:
- Elkarlaneko gobernantza diseinatzea eta bideratzea. Lan ildo honen helburua da Bilbao Ekintzari bideratze gaitasunak garatzen laguntzea, elkarlaneko gobernantzako espazioak abian jarri eta ezartzeko. Espazio horien ardatza zerbitzu aurreratuen lehiakortasuneko erronkak izango dira: industriarekiko lotura; enplegua eta talentua sortzea; zerbitzu aurreratuen soluzioetarako proba inguruneak sortzea; edo Zorrotzaurren Berrikuntzako Hiri Barrutia garatzea, zerbitzu aurreratuen hub gisa.
Post honetan, Bilbao Next Lab taldeko eta Orkestrako kideek lan ildo horren eta dagokion ikerketa-ekintzako prozesuaren inguruko hausnarketa egin dute.

Bilbao Next Lab hoy: retos para facilitar la gobernanza colaborativa
- Zerbitzu aurreratuetako talentua. Zerbitzu aurreratuen enplegu eskari handiak talentu espezializatua garatzeko bide berriak arakatu beharra ekarri du. Hiru bide nagusi ari gara aztertzen eta garatzen, besteak beste Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, zerbitzu aurreratuetako enpresekin edo prestakuntza zentroekin: Lanbide Heziketa, gaitasunetan prestatzeko sistemen arteko lotura eta kalitatezko enplegua sortzeko hurbilketa inklusiboa dira aztertzen eta garatzen ari prestatzeko sistemen arteko lotura eta kalitatezko enplegua sortzeko hurbilketa inklusiboa. Bideo honek 2018az geroztik martxan dagoen prozesua erakusten digu eta prozesu horretan inplikatuta dauden pertsona batzuen testigantza ere jasotzen du, prozesuan askotariko eragileek parte hartzen dutela erakusteko.
- Industria ehunarekiko lotura da zerbitzu aurreratuak garatzeko lehiakortasuneko funtsezko erronketako bat. Lotura hori, gainera, lehiakortasuneko funtsezko faktoreetako bat da manufakturak pisu handia duen lurraldeetan, gurea bezala. Bilbao Next Lab lotura horien egoera aztertzen eta hura erraztu dezaketen faktoreak bilatzen ari da. UNIC proiektua, Alemaniako Bochumeko Unibertsitatearekin lankidetzan egiten ari garena, Orkestrak lan ildo horri egiten dion ekarpenaren adibide bat da.
Proiektutik eratorritako argitalpen nabarmenak
10 urte hauetan zehar, eta ikerketa-ekintza prozesuen ondorioz, Orkestrako ikertaldeak argitalpen ugari sortu ditu, hiri-lehiakortasunari loturiko 4 ikerketa ildoen inguruan.
Hiri lehiakortasun jasangarri eta inklusiborako gobernantza
- Overcoming policy making problems in smart specialization strategies: engaging subregional governments
- Multilevel governance for smart specialisation: basic pillars for its construction
- Relevancia del agente dinamizador para la creación de alianzas que impacten positivamente en el territorio. (Kapitulua ondorengo liburuan: Alianzas inteligentes para la transformación competitiva de las organizaciones)
- Facilitation of Entrepreneurial Discovery Processes by Policymakers: an Actionable Definition of Roles and Challenges
- Ciudades y especialización inteligente sostenible. (Capítulo libro: Ciudades inteligentes, ciudades sabias)
- El papel de los gobiernos urbanos para la co-creación de políticas públicas con el colectivo joven. (Capítulo libro: Ciudades para vivir)
Talentua
- El rol de la Formación Profesional en los Servicios Avanzados
- Vocational Education and Training and Knowledge Intensive Business Services: A Promising Relationship in the Digital Era
- El rol de la Formación Profesional en las empresas digitales
- The Role of Action Research in Democratizing Governance: The Case of Bilbao Next Lab
- The role of Vocational Training in ICT firms: the revelation
- Las Estrategias de Especialización Inteligente como instrumento para la creación de talento a nivel local: el caso de Bilbao (Kapitulua ondorengo liburuan: Modelando el futuro del empleo en Europa: Innovación Social como un motor para el cambio social)