Laburpena
Liburu honek bi helburu ditu. Alde batetik, lurralde garapenerako ikerketa-ekintza gaur egun zer den partekatu nahi dugu irakurleekin. Beste alde batetik, liburu honek 2008az geroztik lurralde garapenerako ikerketa-ekintza gune askotako eremu jakin batean bultzatzeko eraikitzen ari garen komunitatea sendotzen laguntzea ere nahi dugu. Hain zuzen ere, komunitate hori osatzen dugu Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Euskal Autonomia Erkidegoa), Agderreko Unibertsitateak (Norvegia), Praxisek (Rafaela, Argentina) eta Tierra del Fuegoko Unibertsitateak (Argentina). Liburuaren bizkarrezurra hamar kapituluk osatzen dute, lurralde garapenerako ikerketa-ekintzari lotutako komunitate horretako kideek idatziak.
Irakurleentzako oharra
Liburu honen ekarpenak ingelesez, gaztelaniaz eta portugesez idatzi dira eta edukiak euskaraz, norvegiarrez, alemanez eta frantsesez ere laburtu dira. Hizkuntza horien guztien ikuspegi inklusiboa hautatzean, ikerketa-ekintza mundu osoan hainbat kultura-testuingurutan eta hizkuntza askotan gauzatzen dela isaldatu nahi dugu, nahiz eta hizkuntza horietako asko desagertu egiten diren ikerketa-ekintza esparru akademikoan sartzen denean. Erabaki honen sinbolismotik haratago joateko eta gure lana ahalik eta irakurle gehienentzat ulergarria izan dadin, 2022an liburu berri bat argitaratu dugu. Liburu horretan ingelesezko ekarpenak gaztelaniara itzuli ditugu eta gaztelaniazko ekarpenak ingelesera. Liburuaren izenburua Raíces y alas de la Investigación Acción para el Desarrollo Territorial. Conectando la transformación local y el aprendizaje colaborativo internacional da.