Laburpena
Liburu honek bi helburu ditu. Alde batetik, lurralde garapenerako ikerketa-ekintza gaur egun zer den partekatu nahi dugu irakurleekin. Beste alde batetik, liburu honek 2008az geroztik lurralde garapenerako ikerketa-ekintza gune askotako eremu jakin batean bultzatzeko eraikitzen ari garen komunitatea sendotzen laguntzea ere nahi dugu. Hain zuzen ere, komunitate hori osatzen dugu Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Euskal Autonomia Erkidegoa), Agderreko Unibertsitateak (Norvegia), Praxisek (Rafaela, Argentina) eta Tierra del Fuegoko Unibertsitateak (Argentina). Liburuaren bizkarrezurra hamar kapituluk osatzen dute, lurralde garapenerako ikerketa-ekintzari lotutako komunitate horretako kideek idatziak.
Irakurleentzako oharra
Roots and Wings of Action Research for Territorial Development. Connecting local transformation and international collaborative learning izenburupean argitaratu genuen liburuaren itzulpena da liburu hau. Une hartan, liburu bat idatzi genuen, hainbat hizkuntzatan, eta pertsona bakoitzak zein hizkuntzatan idatzi nahi zuen aukeratu zuen. Eduki horiek 2020an ikusi zuten argia ingelesez, gaztelaniaz eta portugesez, euskarazko, norvegiako, alemanezko eta frantsesezko laburpenekin. Gure nahia zen munduan zehar egiten den ikerketa testuinguru kulturaletan eta hizkuntza askotan egiten dela erakustea eta hizkuntza horietako asko desagertu egiten direla ikerketa akademikora iristen denean. Une hartan konturatu ginen liburua irakurtzen zutenek agian ez zituztela ulertuko haren edukietako batzuk. Deserosotasun hori eragin nahi genuen hausnarketa-prozesuaren parte zen. Hala ere, edukiak itzultzea ere erabaki dugu. Edizio honetan, berriz ere bi hizkuntza bizi dira, eta 2020an ingelesez argitaratu ziren kapituluak (gaztelaniara itzuliak) eta gaztelaniaz argitaratu zirenak (ingelesera itzuliak) partekatuko ditugu.