Ikertzaile seniorra 

 

Miren Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ikertzaile seniorra. Horrez gain, 2012az geroztik irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du lurralde garapeneko politiken esparruan, ikertzaile, irakasle eta policy maker gisa egindako ibilbidea uztartuz. Ekintza-ikerketa da bere lanaren hurbilketa nagusia.

Bere lana, ezagutza eta interesa lurralde garapeneko politikak diseinatu eta garatzeko lurralde gobernantzan oinarritzen dira. Berak errazten dituen ekintza ikerketako prozesuak lurralde gobernuetako talde eta kideekin garatzen dira. Prozesu hauen emaitza nagusien artean daude politiken ko-sorkuntza, gobernuen eta lurraldeko eragileen arteko harreman ereduen eraldaketa, baita administrazio publikoen barne-gobernantza eta funtzionamendu modu berrien sustapena ere.

Gaur egun, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza-rekin lankidetzan garatutako hainbat ikerketa-proiektu gidatzen eta haietan parte hartzen du. Era berean, CEPAL-ONUrekin lankidetzan aritzen da lurralde garapeneko politiketarako lankidetzazko gobernantzari lotutako ekimenetan. Mirenek argitalpen ugari egin ditu nazioarteko eta parekoen ebaluazioa duten liburu eta aldizkari akademikoetan.



Ibilbidea

  • Ekonomian graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2006).
  • Lurralde eta Hiri Plangintzako graduondokoa egin zuen Newcastleko Unibertsitatean, Erresuma Batuan (2007).
  • Enpresei Zerbitzuak emateko teknikari gisa lan egin zuen Goieki-Goierriko Garapen Agentzian (2006-2011), lana Euskal Herriko Unibertsitateko doktorego-programarekin uztartuz.
  • Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (2012).
  • Bi ikerketa-egonaldi egin zituen ikertzaile gonbidatu gisa Agderforskning ikerketa-institutuan (Kristiansand, Norvegia) (2011ko abuztutik abendura) eta San Martin Unibertsitatean (Buenos Aires, Argentina) Garapen Banku Interamerikarraren Inbertsio Funts Multilateralarekin lankidetzan (2012ko urtarriletik urrira).
  • 2012aren amaieran sartu zen Orkestran ikertzaile gisa, eta 2021ean ikertzaile senior bihurtu zen.
  • 2013az geroztik irakaslea da Deusto Business School-Deustuko Unibertsitatean.

Ikerketa-arlo nagusiak

  • Lurralde garapeneko politiken gobernantza
  • Maila anitzeko gobernantza
  • Lurralde garapenerako ekintza ikerketa
  • Lurralde gobernantzaren erraztea
  • Tokiko eta hiri-mailako garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna
  • Argitalpenak ikusi Deusto Research portalean 

Mirenen postak Orkestrako blogean