Honako hau Ikasgoiraurki proiektuaren amaierak bertan jardun dugun ikertzaileengan piztu duen hausnarketa partekatzeko post bat duzue. Urola Erdia eta Goierri arteko elkar-ikasketarako proiektu moduan jaio zen Ikasgoiaurki 2013ko udan. Hasiera hartan, eskualdean dibertsifikazio sektoriala bultzatzeko erronkaren oinarrian, bi eskualdeetan landu beharreko beste hainbat gai partekatzen zirela ikusi genuen. Horien artean, gai nagusi modura, eskualdeko eragile arteko harremantze ereduak eraldatu beharra. Azken ikasturtean, garapen agentzietako kide eta ikertzaileak ez ezik, bi eskualdetako enpresa, eragile politiko eta ikastetxeak parte-hartu dute elkar-ikasketarako dinamiketan. Ikusi bideo hau informazio gehiagorako:
Elkar-ikasketarako metodologia Orkestraren ekarpen nagusienetako bat izan da eta ekintza ikerketak elkar-ikasketa horretan fazilitadore lan hori ahalbidetu du. Orain, erraza egiten zaigu lan egiteko modu hau deskribatzen duten elementuak zerrendatzea: elkar-ikasketaren gune nagusiak definitzeko aurretik eskatzen duen lanketa, eragileekin mantendu beharreko elkarrizketa eta hausnarketarako bideak, testuinguru ezberdina izanda elkar-ikasteko distantzia hartu beharra, etab. Baina bada, guzti honen oinarrian, ahaztu ezin dugun zerbait eta gaur egun, Orkestra desberdintzen duen ikerketa eraldatzailearen funtsean aurkitzen duguna: institutuak eta bertan lanean dihardugun zenbait ikertzailek ikerketa modu ezberdin batean egiteko aspaldi eginiko apustua.
Ikasgoiraurki moduan, Zubigintza-Gipuzkoa Sarean, Goierriko Industria Foroa, Bilbao Next Lab eta beste hainbat proiektutan ari garen moduan lanean aritzea, epe luzera begira egindako apustuen emaitza dira. Alde batetik, erakunde gisara eta dagokion lekuan jardunez, uste osoarekin eginiko apustuak. Eta bestetik, ikertzaileok, taldean baina baita ere bakarka, eginiko ibilbidea urteetan zehar. Azken honek, errealitatea ulertzeko modu pertsonaletan aurkitzen du jatorria, ideologia pertsonalean alegia. Benetan sinisten duzun hori, edonora iristeko hazia izaten baita. Eta taldean ere badiogu, institutoko kideen artean ez ezik, Norvegia eta Argentinan sorturiko lankidetza eta horien atzean dauden pertsonak giltzarri izan direlako ibilbide hori indartzeko orduan. Zer esanik ez lankidetza hauek bermatzeko eginiko esfortzuaz.
Ikasgoiraurki proiektuaren amaierak erakutsi digu, apustuak egin eta askotan emaitzak ezin direla epe laburrera antzeman. Une batzutan bizi izandako gogo falta edo galdu izanaren sentsazioak, beranduago erakutsiko ditu emaitzak eta zentzua bere horretan. Eta ikasi dugu, epe luzeko pazientzia hori duten pertsonez gain, erakundeek ere arduratsuak baina ausartak izan behar dutela. Horretan datza erakunde ekintzaile batek: zaila den horretan jardutean. Zailtasuna, askotan, egitera ausartzen ez garelako sortzen baita.
Miren Larrea eta Miren Estensoro
Miren Estensoro
Miren Estensoro Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea seniorra da eta Deusto Business Schooleko irakaslea. Ekonomian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere aztergai nagusiak tokiko garapen ekonomikoa, lurraldeko gobernantza eta lehiakortasunerako politiken maila askotako artikulazioa dira. Ikerketarako bere gerturapen nagusia ikerketa ekintza da.
Egile honen artikulu gehiago
-
2019-04-11
Industria 4.0 Gipuzkoan: informe bat baino askoz gehiago -
2017-12-05
Llegó el momento de abordar el papel de los gobiernos subregionales en el RIS3 -
2016-12-14
Serbitizaziorako gaitasunak: e-liderra eta 4.0 perfilak -
2015-06-16
Innovación social y desarrollo industrial, ¿tienen algo que ver? -
2014-04-01
¿Qué papel juega el nivel local en las estrategias de diversificación?: algunos ingredientes para la receta -
2013-03-19
Gobernanza local: una oportunidad que no siempre resulta en lo esperado