Ikertzaile seniorra

Miren ikertzaile seniorra da Orkestran eta irakaslea Deusto International Research School-en (DIRS).   

Lurralde Garapenerako Ekintza Ikerketaren bultzatzaileetako bat da. Berau lurraldeko aktoreekin jakintza ko-sortzen laguntzen duen ikerketarako metodologia bat da, eta arazo konkretuen inguruan prozesu parte-hartzaileak bultzatzen ditu. Gobernu maila desberdinekin elkarlanean arituz sakondu du metodologia honetan eta horrela landu ditu, lankidetzazko gobernantzaren bidez, enpresen lehiakortasunari, pertsonek lanean duten ongizateari edo kultura politiko berri bati loturiko politikak. Ekintza-ikertzaile moduan ekarpena egin dio Gipuzkoan garatu den lurralde garapenerako gobernantza berriari. 

Mirenek argitalpen ugari egin du gai hauen inguruan eta paper esanguratsuak izan ditu International Journal of Action Research eta Action Research Journal aldizkarietako editore taldeetan. Lurralde Garapena izeneko sarbide irekiko liburu bildumaren bultzatzaileetako bat ere izan da eta, doktorego tesi eta gaitasunen garapenerako prozesuen bidez, ekintza-ikertzaile belaunaldi berrien formakuntzan ere aritu da.    

Bere ibilbidean oso garrantzitsuak izan dira nazioarteko aliantzak, hauen artean azpimarratzekoak direlarik Praxis Institutua Rafaela, Santa Fe-n (Argentinan) eta Agderreko Unibertsitatea (Norvegian). 


Ibilbidea

  • Ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta bertan hasi zuen bere karrera akademikoa irakasle gisa.
  • Bere tesiak lurraldean eraginik izan ez zuela ikusteak bost urtez eskualde garapen agentzia batean lan egitera bultzatu zuen eta han hasi zen ondoren lurralde garapenerako ekintza-ikerketa izango zenaren inguruko esperimentuak egiten.
  • Esperientzia horren ondoren etorri zen Orkestrara eta ordu ezkero hemen jarraitu du bere ikerketa-ibilbidea. 

Ikerketa-arlo nagusiak 

Mirenen postak Orkestraren blogean