Kolaboratzaileak: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen SailaLehendakaritza

 

Euskadi 2040: ongizatea helburu duen lehiakortasuna. Ekintzarako gogoeta


 www.euskadi.eus

Euskadi 2040 ikerketa eraldatzailerako proiektu bat da. Proiektuaren helburua da Euskadiren lehiakortasun-erronketan gertatzen ari diren aldaketak identifikatzea, hurrengo belaunaldirako ongizate-eredu iraunkor eta inklusiboa eraikitzeko, lankidetzan, lurraldeko eragile guztien ezagutza eta ahaleginak batuz.

Proiektua Orkestra- Lehiakortasunerako Euskal Insitutuak koordinatutako ikerketa prozesu baten parte da, eta eragile publiko eta pribatuekin etengabe partekatzen ari da.

Euskadi 2040

Euskal erakundeek Euskadi 2040 ikuspegia eta haren erronkak partekatu dituzte

+ Info


Zerk desberdintzen du Euskadi 2040 beste proiektuetatik?

Prozesuak honako ezaugarri bereizgarriak ditu, antzekoak diren beste nazioarteko proiektuetatik desberdintzen dutelarik:

  • Ikuspegi eboluzionista eta errealista,
  • Izaera sistemikoa, guztion ongian pentsatuta (ongizatearen hainbat dimentsio aldi berean garatzea bilatzen du, esparru ekonomiko hutsetik haratago),
  • Lankidetzarako gobernantza du (akademiko-instituzionala, maila anitzeko erakundeartekoa eta lurraldeko beste eragile batzuekiko),
  • Gogoeta eta ekintza konbinatzen ditu.

 

Prozesua

2021eko
Uztaila
2022ko
Otsaila
2022ko
Iraila
2022ko
Abendua
2024
Abian
2021eko UZTAILA

0 FASEA

Euskadin ongizatea helburu duen lehiakortasuna diseinatzeko oinarriak

Euskadi 2040 laburpen dokumentua

Oinarriak / diagnostikoa Euskadi 2040 Ikuspegiaren lehen proposamena

2022ko OTSAILA

1 FASEA

Kontrasteen lehen fasea

Euskadi 2040: ikuspegia eta erronkak
1. bertsioa

Ikuspegi eta erronka eguneratuak

2022ko IRAILA

2 FASEA

Kontrasteen bigarren fasea

Euskadi 2040:
ikuspegia eta erronkak 2. bertsioa

Ikuspegi eta erronka eguneratuak. Helmugak eta adierazleak

2022ko ABENDUA

3 FASEA

Estrategia bizi baterako jarduketak

Euskadi 2040
amaierako dokumentua

Ikuspegia eta erronkak:
Helmugak eta adierazleak
Gobernantza eredua
Agenda partekatua

2023ko IRAILA

 

Informazio gehigarria

Bisioa eta erronkak

Euskadi lehiakorra, herritarren ongizatea hobetzeko. Lurralde oparoa, berritzailea, konektatua, konprometitua, inklusiboa eta jasangarria. Toki bereizia eta erreferentziazkoa Europan, bizitzeko eta ekarpenen bat egiteko modukoa.

Oparoa

Orain arte eraiki den ongizate ereduaren eta kalitatezko gizarte zerbitzuen jasangarritasun ekonomikoa bermatuko duena, pertsona guztien eskura enplegu eta errenta egokiak jarriz, eta gaitasunak (pertsonenak zein erakundeenak) etorkizuneko erronketara egokitzea sustatuko duena.

Berritzailea

Lehiatzeko abantaila berritzeko gaitasunaren garapenean oinarritzen duena, beti gizartearen edo ekoizpen sistemaren beharrei erantzutera bideratua; mota eta mekanismo guztietako berrikuntza, gizarte eragile guztiek, elkarlanean, egindakoa.

Konektatua

Bere ekonomia, ingurumen eta gizarte garapeneko eredua nazioartean erreferentzia izatea bilatuko duena, munduari irekita, jakintza, finantzaketa eta giza kapitala partekatuz, baina kontzientzia globalarekin jokatuta, garapen jasangarriaren eta gizarte justiziaren parametroekiko koherentziaz.

Konprometitua

Bere izaera propioari modu dinamikoan eutsiko diona, komunitate sena eraikiz; eta lurraldearekiko gizarte, politika eta enpresa konpromiso handia izango duena, etorkizuneko erronkei erantzuteko, bere berezitasunak galdu gabe, jarrera proaktiboarekin eta erantzunkidetasunez, elkarlaneko gobernantza eredu berriez baliatuta.

Inklusiboa

Orain arte bezala, ekonomia lehiakortasuna eta gizarte kohesioa uztartuko dituena, desberdintasun bertikalak (gehien eta gutxien dutenen artekoak) eta horizontalak (kolektibo desberdinen artekoak) gutxitzen ahaleginduz, kalitatezko zerbitzu publikoez baliatuta. Eta, gainera, oreka bilatuz ekonomia produktiboaren eta pertsona guztientzako zaintzaren bermearen artean.

Berdea

Aurrerapauso esanguratsuak egin dituena 2040rako berotegi efektuko gasen zero isuri garbiko helburura iristeko, ekonomia arrazoizko kostuan eta modu ordenatuan deskarbonizatuz, ekoizpenean zein kontsumoan eredu jasangarriagoetan oinarrituta.


Erronkei buruz informazio gehiago

Helmugak eta adierazleak

Bisio partekatua ekintzara eramateko, alde batetik, helmugak proposatzen dira, bisioa inspiratzailea izan dadin; eta beste alde batetik, adierazleak, aurrerapenen jarraipena egin ahal izateko.

Helmugak

DimentsioaHelmugakErreferentziako adierazleak
Oparoa % 6tik beherako langabezia duen lurraldea Langabezia-tasa
(biztanleria aktiboaren %)
Biztanleko errenta handiena duten Europako eskualdeen %10en artean PIB per cápita (PPAs)
Inklusiboa Pobrezia -tasa txikiena duten Europako eskualdeen % 10en artean Pobreziaren eta bazterketaren arrisku-tasa Arope
Berritzailea Berrikuntzan liderra den Europako eskualdea Regional Innovation Scoreboard (RIS)
Berdea Karbonon, lurralde neutroa Berotegi-efektuko gasen isurketen indizea (Oinarri - urtea 2005)
Konprometitua Hori guztia lortzeko, gero eta konpromiso handiagoa hartu behar dute guztiek Euskadiren etorkizunarekin, Euskadiren berezitasuna errespetatuz eta babestuz, eta gero eta modu irekiagoan eta munduarekin interkonektatuago.
Konektatua

 

Adierazleak

Oparoa

BPG per capita (EAP) 32.782 Eustat-EEE. Kontu ekonomikoak
Langabezia-tasa (% bizt. akt.) 9,1 Eustat-PRA. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Enpleguaren behin-behinekotasun tasa (aldi baterako kontratudunak/soldatapekoak guztira) 23,8 INE-EPA. Biztanleria Aktiboaren Inkesta
Itxurazko produktibitatea langileko (kPPA- €) 69,6 Eustat-EEE. Kontu ekonomikoak
Hirugarren mailako ikasketak amaitu dituzten 25-34 urteko biztanleen ehunekoa 66 INE-EPA. Biztanleria Aktiboaren Inkesta
Euskadiko Administrazio Orokorraren zor publikoa (BPGd-ren %) 13,7 EJ Ekonomia eta Ogasun Saila eta Eustat, BPGari buruzko datuetarako.

Inklusiboa

Bizi-itxaropena 83,2 EIN. Hilkortasun-adierazleak
Eskola uztearen tasak 4,8 EJ. Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa
Pobrezia- eta bazterketa-arriskuaren tasa Arope 15,9 INE-ECV. Bizi-baldintzei buruzko inkesta
Gini indizea 28,2 Eustat. Errenta pertsonal eta familiarraren estatistika
Genero-berdintasunaren indizea (GET) 73,1 Eustat. Genero Berdintasunaren Indizea eta EIGE (Genero Berdintasunaren Europako Institutua)
Jaiotza-tasa mila biztanleko 6,7 EIN. Jaiotza-tasaren adierazleak
Osasun publikoko inbertsioa biztanleko (€) 2.028 EJ. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa
Hezkuntzako inbertsioa ikasleko (€) 9.868 EJ. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa
Gizarte-babeseko gastua per capita (€EAP) 9.464 Eustat. Gizarte-babesaren kontua
Gazteen emantzipazioaren batez besteko tasa 35,1 EJ. Gazteen Euskal Behatokia

Berritzailea

Berritzaileak diren ETEak ( %) 38,8 Eustat. Berrikuntza Inkesta
Produktu berrien edo hobetuen salmentak ETEetan (salmenten %) 13,2 Eustat. Berrikuntza Inkesta
Regional Innovation Scoreboard (RIS) 103,6 Europako Batzordea
I+Gko guztizko gastua (BPGd-ren gaineko % -a) 2,1 Eustat-I+D
Argitalpen zientifikoak: nazioartean gehien aipatzen direnen % 10 ( %) 11,17 Eustat. Berrikuntzako adierazle europarren panela

Berdea

Berotegi-efektuko gas-isurien indizea (oinarri-urtea 2005) 64,5 EJ Ingurumena
Hiri-hondakinen birziklatze-tasa ( %) 44,7 Eustat. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak
Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen sektoreko BEGd-a (BPGd-ren %) 1,8 Eustat. Ingurumen-kontuak. Ingurumen- ondasunen eta -zerbitzuen kontua
Azken energia-intentsitatea [energia-kontsumoa (toe)/BPG (M €)]) 65 EEE. Energiaren Euskal Erakundea
Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumo gordinean ( %) 16,9 EEE. Energiaren Euskal Erakundea

Konprometitua

Erakunde publikoetan konfiantza 4,5 Eustat-EBP. Norberaren ongizateari buruzko inkesta
Konfiantza pertsonengan 6,4 Eustat-EBP. Norberaren ongizateari buruzko inkesta
5 urtetik gorako euskal hiztunak 846.337 Eustat. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Errolda eta Estatistika
Jarduera ekintzailearen tasa, guztira (TEA) 5,2 GEM. Global Enterpreneurship Monitor
Lan-absentismoa 7,9 Randstad Research. Biztanleria Aktiboaren Inkestatik (BAI), Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) Lan Kostuen Hiruhileroko Inkestatik abiatuta
Lanaren garrantzia 62,3 EVS-European Values Study
Gobernuen kalitate-indizea 0,97 Europako Batzordea

Konektatua

Merkataritza-balantza (BPGaren %) 7,1 Eustat-ECOMEX. Kanpo-merkataritzaren estatistika
Enpresa esportatzaile erregularrak (sozietateak diren enpresen guztizkoaren gaineko % -a) 12,1 ICEX Espainia Esportazioa eta Inbertsioak
Filial atzerritarrak dituzten enpresak ( %) 6,7 SABI. Balantze Iberikoen Analisi Sistema
H2020 programaren proiektuen kopurua, guztira 235  

Globala

Bizitzarekiko gogobetetzea 7,7 ESS- Europako Inkesta Soziala
Giza Garapenaren Indizea 0,937 Eustat. Giza garapenaren indizea

Emaitzak

Jarraian, proiektuaren mugarri batzuk eta orain arte sortu diren ikerketa-emaitza nagusiak zerrendatuko ditugu: