230015 Portada cast

2023
Ane Izulain Alejos, Mari Jose Aranguren Querejeta, James Wilson
https://doi.org/10.18543/VPHK2930 
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa.

Jaitsi txostena 

Jaitsi laburpen exekutiboa 

Laburpena

Gobernuak gero eta gehiago interpelatuta daude etorkizunaren aurrean ikuspegi proaktiboa hartzeko. Prospektiba joera potentzialak edo epe luzeko agertokiak aurreikusten ez ezik, etorkizun desiratua edo hobea adosten eta orainetik eraikitzeko ekintzak zehazten dituen zientzia izatera igaro da.

 Euskal Autonomia Erkidegoak prospektiba estrategikoko ariketa kolektibo bat egin du, eta, bertan, lurraldearentzako Bisio partekatu bat definitu du 2040. urtean. Gainera, etorkizuneko agertokia lortzeko zer lehiakortasun-erronkatan eragin behar den identifikatu da. Txostenak, 2040ko Euskadi Ikuskeraren eta Erronken emaitzez gain, hura eraikitzeko egindako eragile anitzeko eta maila anitzeko lankidetza-prozesua aurkezten du, abiapuntuko diagnostikoarekin batera. Azkenik, prozesuaren inguruko ikasketa garrantzitsuenak azaltzen dira.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua