2024ko urtarrilaren 17a
Orkestrako hainbat kidek Lehendakaritzan izandako bileran parte hartu dute | © Irekia
Euskal erakunde guztiek adostu dute aurrera egitea Euskadiren lehiakortasun-erronkei aurre egiteko ekintza-agenda komun batean, Orkestrak koordinatutako ikerketa-prozesu baten emaitza gisa.
Euskal erakunde nagusiek ekintza-agenda komun baten definizioan aurrera egitea adostu dute, Euskadi 2040 ikuspegian identifikatutako erronkei heltzeko eta hurrengo belaunaldirako ongizate-eredu iraunkor eta inklusibo bat eraikitzeko, Lehendakariak zuzendu duen bilera batean.
Ikuspegi hori Orkestrak koordinatutako ikerketa-prozesu baten emaitza da. Prozesu horren helburua Euskadiko lehiakortasun-erronketan gertatzen ari diren aldaketak identifikatzea izan da, lurraldeko eragile guztien ezagutza eta ahaleginak bateratuz.
Bileran parte hartu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek, hiru hiriburuetako alkateek, Arantxa Tapia sailburuak, hiru lurraldeetako Ekonomia Sustatzeko diputatuek eta EUDELeko presidenteak. Orkestraren ordezkari gisa Ivan Marten Uliarte, Mari Jose Aranguren eta Ane Izulain izan dira.
Euskadi 2040 proiektua
Proiektua 2021ean hasi zen, Euskadiko ongizatearen zerbitzurako lehiakortasuna diseinatzeko oinarriak jasotzen zituen hasierako planteamenduarekin. Bertan, lurraldearen posizionamenduaren eta proiekzioaren azterketa egin ziren.
2022ko irailean Foru Aldundiek, euskal hiriburuek, EUDELek eta legebiltzar-taldeek adostutako oinarrizko dokumentuari Eusko Jaurlaritzako hainbat sailen eta eragile eta erakunde pribatu batzuen (enpresa-elkarteak, enpresak, sindikatuak, hirugarren sektoreko erakundeak, ikasle gazteak eta abar) ekarpenak eta nazioarteko hainbat ekimen gaineratu zaizkie 2023an, hala nola Galesko Etorkizuneko Belaunaldien komisarioa, Europako Batzordeko prospektiba-unitateak eta Orkestraren Nazioarteko Aholku Batzordea.
Horren ondoriozko ikuspegiak adostasun publiko-pribatu zabala du, eta Euskadi 2040: Ongizatea helburu duen lehiakortasuna koadernoan jasotzen da. Koaderno hori Lehendakariak zuzendu duen bileran partekatu da gaur.
Euskadi 2040: Ongizatea helburu duen lehiakortasuna
Txosten honek 2040ko Euskadi Ikuskeraren eta Erronken emaitzez gain, hura eraikitzeko egindako eragile anitzeko eta maila anitzeko lankidetza-prozesua aurkezten du, abiapuntuko diagnostikoarekin batera.
Helmugak eta adierazleak
Bileran parte hartu duten erakundeek ekintza-agenda komun batean aurrera egitea adostu dute, bai erakunde bakoitzak bultzatzen dituen proiektuen bidez, bai lankidetza-proiektuen bidez, Euskadi 2040 ikuspegiak ezartzen dituen helburu eta adierazleei modu koordinatuan erantzuteko.
Dimentsioa | Helmugak | Erreferentziako adierazleak |
---|---|---|
Oparoa | % 6tik beherako langabezia duen lurraldea | Langabezia-tasa (biztanleria aktiboaren %) |
Biztanleko errenta handiena duten Europako eskualdeen %10en artean | PIB per cápita (PPAs) | |
Inklusiboa | Pobrezia -tasa txikiena duten Europako eskualdeen % 10en artean | Pobreziaren eta bazterketaren arrisku-tasa Arope |
Berritzailea | Berrikuntzan liderra den Europako eskualdea | Regional Innovation Scoreboard (RIS) |
Berdea | Karbonon, lurralde neutroa | Berotegi-efektuko gasen isurketen indizea (Oinarri - urtea 2005) |
Konprometitua | Hori guztia lortzeko, gero eta konpromiso handiagoa hartu behar dute guztiek Euskadiren etorkizunarekin, Euskadiren berezitasuna errespetatuz eta babestuz, eta gero eta modu irekiagoan eta munduarekin interkonektatuago. | |
Konektatua |