2025
Timon Urs Knapp, Miren Estensoro, Lorea Narvaiza, Jens Poeppelbuss, Oinhana Eizmendi, CIiara O´Higgins
https://doi.org/10.18543/SEQD5775
Lehiakortasunerako Euskal Institutua - Deusto Fundazioa
Laburpena
Europako eskualde postindustrialek egiturazko erronkei aurre egin behar diete jakintzan oinarritutako ekonomietarako trantsizioan. Lurralde Zerbitizazioak (LZ), hau da, Jakintza maila handiko Enpresa Zerbitzuak (JEZ edo KIBS, ingelesez) ekosistema industrialetan integratzeak, etorkizun handiko bidea eskaintzen du eskualdeen eraldaketa ekonomikoa bultzatzeko. Koaderno honek LZ bi kasu enblematikoren bidez aztertzen du: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ruhr eskualdea. Metodo mistoen ikuspegi baten bidez, azterketak LZko estrategiak eta testuinguru bakoitzeko inplementazio espezifikoak alderatzen ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoak politika publikoek egituratutako eta bideratutako eredu bat hartzen du; Ruhr eskualdearen trantsizioak, berriz, gobernantza deszentralizatuagoa eta kolaboratiboagoa du ezaugarri, eta horrek JEZen nitxoak agertzea sustatzen du. Hala ere, bi eskualdeek erronka partekatuak dituzte: JEZen eta industriaren arteko lankidetza eskasa, talentuari eusteko zailtasunak, lankidetzarako zailtasunak eta berrikuntzarako kultura mugatua.
Oztopo horiek gorabehera, kasuek ikasgai baliotsuak eskaintzen dituzte politikak formulatzeko. Koadernoak zortzi gomendio planteatzen ditu, gobernantza hobetzetik eta bitartekariak indartzetik hasi eta berrikuntza eta talentuaren garapena sustatzeraino. Aurkikuntza horiek orientazio praktikoak planteatzen dituzte JEZak industria-berrikuntzako eta eskualde-lehiakortasuneko estrategia zabalagoetan integratzea bilatzen duten politiken arduradunentzat.