2025ko maiatzaren 30a

Ikergazte 2025

© Irudia: Ikergazte

  • Orkestrako doktorego aurreko ikertzailearen tesia demokrazia liberalen krisian eta herri politika-publikoak elkarrekin sortzeko prozesuak demokratizatzeko esparru kontzeptual baten diseinuan oinarritzen da.
  • Ikergazte euskarazko ekoizpen zientifikoa sustatzea helburu duen erreferentziazko gunea da.

Orkestrako doktorego aurreko bi ikertzailek, Naia Begiristainek eta Ane Izulainek, Ikergazte kongresuaren seigarren edizioan parte hartu dute. Ekitaldiaren helburua euskarazko ekoizpen zientifikoa sustatzea eta hainbat diziplinatako ikertzaile gazteen arteko loturak sendotzea da.

Naia Begiristainen tesiak Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketari saria jaso du kongresuan. Ikerketak demokrazia liberalen krisiari heltzen dio, herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptualaren bitartez. Bere gain hartu ditu komunikazio dialogikoaren teoriak, lurralde garapenerako ekintza-ikerketa eta herri politiken analisi kritikoa. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Etorkizuna Eraikiz Think Tankeko Kultura Politiko Berriko deliberazio taldearen kasua hartu du aztergai.

Ane Izulain - IkergazteBestalde, Ane Izulainek bere doktoretza-tesiaren aurrerapenak partekatu ditu. Ikerketak gizarte-balioek ongizaterako lehiakortasunaren esparruan bisio partekatu baten eraikuntzan nola eragiten duten aztertzen du, Euskadi 2040 kasua erabiliz.

Lurralde-garapenerako ekintza-ikerketa metodologia erabiliz, esparru kontzeptual eta analitiko bat garatzen da, ezagutza teorikoa (gizarte-balioen eta etorkizunen inguruko literaturen arteko zubiak eraikitzen) eta kasuaren bitartez jasotako ikasketa gakoak integratuz.

 

Erreferentziazko gune bat euskal komunitate zientifikoarentzat

Ikergazte UEUk antolatu du, Euskal Herriko unibertsitate guztien laguntzarekin, eta hainbat arlotako 250 ikertzaile baino gehiago bildu ditu aurten Bilbon.

Orkestran euskara ikerketa-hizkuntza gisa indartzearen garrantzian sinesten dugu eta pozten gaitu Ikergazte bezalako euskal komunitate zientifiko eta intelektualarentzat erreferentziazko gune baten parte izateak.