Doktoretza ondoko ikertzailea 

Naiak lurralde garapenerako ekintza ikerketa proiektuetan egiten du lan, batez ere, lurraldeko ekonomia garapenerako herri-politiken kosorkuntzan. Testuinguru horretan, herri-politikak, lankidetzazko gobernantza eta demokrazia liberalen eraldaketa eta berroneratzea hartzen ditu bere interes fokuen baitan, eta gai horiek ekintza ikerketaren ikuspegitik aztertu eta lantzen ditu.


Ibilbidea

  • Komunikazioko tituluduna da. Graduko ikasketak egiten ari zela, nazioarteko egonaldia egin zuen Kanadako Wilfrid Laurier Unibertsitatean, nazioarteko gaiak eta humanitateak ardatz hartuta.
  • Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako masterra du
  • Doktorea da ondorengo tesiarekin: «Herri-politiken sakontze demokratikoa praxian: kultura politiko berri baten eraikuntzarako kontzeptu esparru dialogikoa». Nazioarteko ikerketa-esperientzia are gehiago zabaldu zuen, Genevan (Suitza) egonaldi espezializatu bat eginez, Demokraziarako Albert Hirschman Zentroan (IHEID, Nazioarteko eta Garapeneko gaien Goi Mailako Ikasketen Institutuan). Bertan, herritarren parte-hartzean, demokratizazioan eta giza eskubideei loturiko hainbat proiektutan lankidetzan aritu zen.
  • Orkestran hasi aurretik, hainbat erakunderekin aritu zen lankidetzan Nazioarteko Harremanen esparruan, adibidez, Ihoben (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Agentzia) eta Globernancen (Gobernantza Demokratikorako Institutua). 
Naia Begiristain

+ Emaila bidali

Presentzia digitala


Ikerketa-arlo nagusiak

  • Lurralde Garapenerako Ekintza Ikerketa
  • Garapen ekonomikorako herri politikak
  • Lankidetzazko gobernantza eta berrikuntza demokratikoak
  • Maila anitzeko lurraldeko estrategien erraztea
  • Demokraziaren eraldaketa eta berroneratzea
  • Ikusi argitalpenak Deusto Research portalean 

Naiaren postak Orkestraren blogean