Laburpena

Tokiko eta eskualdeko gobernu askok demokrazia indartzeko, komunitatea kohesionatzeko eta politika publikoen eraginkortasuna hobetzeko bidetzat hartu dute lankidetzazko gobernantza. 2025ean, Eusko Jaurlaritzak, gaian espezializatutako lurraldeko eragileekin batera, lankidetzazko gobernantzarako bere hurbilketa definitu zuen, hiru logika osagarritatik abiatuta: demokrazian sakontzea, komunitatea indartzea eta ongizatea helburu duen lehiakortasuna indartzea.

Koaderno honek azken logika hori du ardatz, lankidetzazko gobernantza ulertzea ongizate inklusibo eta jasangarria helburu duen lehiakortasuna bultzatzeko faktore kritiko bezala. Horretarako, Orkestraren ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua (2021) hartu da erreferentziatzat, eta literatura akademikoa berrikusiz eta Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko, lurralde historikoko eta eskualdeko hiru mailetan garatu diren hiru kasu aztertuz (Zerbitzu aurreratuak Bilbon, 4.0 Industria Gipuzkoan, eta Kluster Politika Euskadin), proposamen bat eraiki da.

Koadernoak esparru kontzeptual bat proposatzen du, gida metodologiko batekin batera. Gida horrek funtsezko lau hausnarketa planteatzen ditu: lankidetzazko gobernantzaren zergatia ongizatea helburu duen lehiakortasunean, prozesuen bidez lortu nahi den helburua edo zertarakoa, bideragarritasuna, eta izan ditzakeen hiru eraginak (ekonomia eta enpresa emaitzetan edo palanka dinamikoetan, erakunde gaitasunean, eta prozesuaren eta gizarte kapitalaren emaitzetan).

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua