Ainhoa Arrona, ikertzailea da Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuan. Deustuko Unibertsitateko doktore da, Giza Eskubideak: Erronka etikoak, sozialak eta politikoak programan, eta Giza Zientzietan eta Enpresan lizentziaduna, unibertsitate berean. Gainera, Jasangarritasun eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Masterra du (UJI-UNED).

Bere ikerketa eremuak honako hauek ditu ardatz: lurralde garapenerako estrategiak eta politikak, lankidetzazko gobernantza eta erakunde publikoen eraldaketa, eta ikerketa eta politika publikoen arteko elkarreragina. Hurbilketa kualitatibo batetik, begirada etnografikoarekin, eta ekintza ikerketaren praktikan, bere interesa da praktika soziala testuinguruan ulertzea eta lurralde garapena konfiguratzen duten politikak eta logika eta prozesu sozial eta instituzionalak aztertzea, eraikuntza kolektiboko prozesuetan ekarpena egiteko.

Politika publikoen arloko proiektuetan eta gobernantza eraikuntza prozesuetan egin du lan, batez ere, lurraldeko erakundeekin lankidetzan. Aldizkari eta liburu akademikoetan argitaratu du bere lana. Orkestran hasi aurretik, sektore pribatuan eta garapenerako nazioarteko lankidetzan lan egin zuen.

Ikertzaile elkartuak

Francisco Alburquerque Llorens

Ikertzaile senior elkartua

Henar Alcalde

Ikertzaile elkartua


Cristina Aragón Amonarriz

Ikertzaile senior elkartua


Pablo Costamagna

Ikertzaile senior elkartua


Cristina Iturrioz-Landart

Ikertzaile senior elkartua

James Karlsen

Ikertzaile senior elkartua



Kevin Morgan

Ikertzaile senior elkartua

Mikel Navarro

Ikertzaile senior elkartua


Jabier Retegi

Ikertzaile senior elkartua