2025ko maiatzaren 7a

- Ekitaldian aztertuko da eskualdeko produktibitateak nola laguntzen duen erresilientzia ekonomikoan, inklusioan eta jasangarritasunean
- Ekainaren 5ean eta 6an izango da, Trenton, eta eta ikertzaileak eta politika-arduradunak bilduko ditu
Orkestra ELGE-Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen Toki Garapenerako Zentroarekin (Italia) eta The Productivity Instituterekin (Erresuma Batua) elkarlanean ari da From analysis to action: Harnessing local policial to boost productivity konferentzia antolatzeko. Eskualdeko produktibitateak erresilientzia ekonomikoari, inklusioari eta iraunkortasunari nola laguntzen dion aztertuko du ekitaldiak.
Ekainaren 5ean eta 6an izango da, Trenton, eta ikertzaileak eta Europako politika-arduradunak bilduko ditu, lurralde-garapenaren esparruan estrategiak eta ikaskuntzak partekatzeko helburuarekin. Topaketaren programa osoa eta erregistro-formularioa ELGEren webgunean daude eskuragarri.
Euskal esperientziari balioa emateko aukera
Orkestrako hainbat kidek parte hartuko dute ekitaldian. Gure ikerketa-zuzendariak, James Wilsonek, saio bat moderatuko du azaltzeko tokiko garapen-estrategiek nola berma dezaketen produktibitate-hobekuntzak modu ekitatiboan banatuko direla. Bestalde, Juan Gamboa, Orkestrako ikertzaileak, eskualdeek lan-merkatuaren eraldaketak eta talentu-eskasia nola jorratzen ari diren aztertuko duen saio batean parte hartuko du.
Gainera, hizlari gisa parte hartuko dute Orkestrak estuki laguntzen dituen hiru euskal erakunde publikoetako ordezkariek: Cristina Oyon, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria; Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasun eta Turismoko zuzendari nagusia; eta Garbiñe Manterola, BRTAko zuzendari nagusia.
Topaketa hau aukera bat da Euskadik lurralde-lehiakortasunaren arloan duen esperientziari balioa emateko, bai eta Europako beste eskualde batzuekin ikaskuntza eta erronka komunak partekatzeko ere. Gainera, Orkestrak urteak daramatzan ikerketa-ildoetan oinarritutako saioak sartzen dira agendan, hala nola trantsizio berde eta digitalen inplikazioak, maila anitzeko gobernantza eta ebidentzian oinarritutako politiken formulazioa.