2021eko maiatzaren 5a

Encuentro digitalización

© OECD

Orkestrak lurralde lehiakortasunaren eta politiken inguruko ikerketa nazioarteko unibertsitate, elkarte eta erakunde askorekin partekatzen du, nazioarteko beste esperientzia batzuetatik ikasteko eta Euskadi lehiakortasunaren eta ongizatean erreferente gisa kokatzen laguntzeko.

Konpromiso horren ildotik, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak lankidetza hitzarmena sinatu du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako erakundeko (OCDE) laborategietako batekin, zehazki Espazioaren Produktibitatearen inguruko Laborategiarekin (SPL). Laborategi horrek eskualdeko politikez baliatuz produktibitatea hobetzeko moduak ditu aztergai horrela lanpostu hobeak eta ongizate handiagoa sortzen laguntzeko.

Laborategia ELGEko Trentoko Tokiko Garapeneko Zentroaren barne dago. Zentroak tokiko garapenerako gaitasunak sortzen lagundu nahi du, hainbat herrialdetan, gobernu maila guztietako arduradun politikoekin zuzenean lan eginez. Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak uste du bi erakundeen arteko elkarlanak “Institutuaren nazioarteko kokapena indartzen lagunduko duela eta bere jakintza aberastuko duela, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunerako eta ongizaterako kritikoak diren esparruetan”.

Hitzarmen horri esker, Orkestrak eta OCDE-k elkarrekin lan egingo dute ikerketa agenda bat definitzeko eta jakiteak eta esperientziak partekatuko dituzte, hainbat gairen inguruan: politika publikoak, berrikuntza, edo lurralde baten erresilientzia eraikitzeko faktore gakoak, COVID-19aren eraginaren aurrean.

15 urte Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna aztertzen, eragin handiz

ELGEren hitzarmena Orkestraren 15. urteurrenean sinatu da. Institutuak 2006an eman zituen lehen urratsak eta orduz geroztik nazioarteko erreferentzia bat bihurtu da eskualde lehiakortasunaren esparruan. Hain zuzen ere, gaur egun esparru horretan esperientzia eta jakintza handiena duen ikerketa institutua da Europan, bereziki ikerketaren bidez lehiakortasunaren erronkei praktikan erantzuten laguntzen duelako.

15 urteko ibilbide honetan, Orkestrak, lehiakortasuneko beste eragile batzuekin batera, 500 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du, erronketan eragin praktikoa izan dutenak. Gainera, 250 artikulu zientifiko eta 175 liburu eta txosten argitaratu ditu. Gaur egun 100 erakunde baino gehiagorekin ari da lanean, horietatik 46 nazioartekoak. Eta diagnostikorako 6 behatoki ditu aktibo.

Orkestrak aldaketaren eragile izan nahi du, ikerketaren bidez, ongizatearen zerbitzura egongo den lehiakortasuna bultzatzeko. Horretarako, lankidetza estua du lurraldeko eragileekin. Era berean, erakunde publiko eta pribatu hauen babesa jasotzen du, proiektua egonkorra izan dadin: SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foro aldundiak; Bilboko Udala; Repsol-Petronor; Iberdrola; Energiaren Euskal Erakundea (EEE); eta BBK Fundazioa.

Orkestraren lanak oihartzuna du nazioartean: Harvardek Orkestra kasua idatzi du edo Europako Batzordeak Orkestran landutako metodologiak erabiltzen ditu. Halaber, sortutako jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko politiketarako oinarri gisa erabiltzen da, besteak beste, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrian.

Infografia 15 años EUSK 1