Laburpena

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak. DESI 2024” txostena Europako Batzordeak 2021ean abiarazi zuen Hamarkada Digitalari lotutako bigarrena da. Urte horretatik aurrera, DESI adierazleen panel bat da eta digitalizazio-prozesuan funtsezkoak diren lau dimentsioren inguruan egituratzen da: (i) gaitasun digitalak; (ii) azpiegitura digitalak; (iii) enpresen eraldaketa digitala; eta (iv) zerbitzu publikoen digitalizazioa. Analisiak Euskal Autonomia Erkidegoaren gaur egungo egoera eta bilakaera erakusten dizkigu, Europar Batasuneko estatu kideekin alderatuta. Emaitzek adierazten digute lurraldearen digitalizazioan aurrera egin dela, baina ikuspegi orokor horrekin batera, alderdi zehatzagoak ere lantzen dira, erronka nagusiak non dauden zehazteko.

Arakatu gure argitalpen guztiak

Orkestraren ekoizpen zientifikoak komunitate akademikoari zuzendutako argitalpenak eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio argitalpenak uztartzen ditu. Sortzen dugun jakintza Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna sustatzen duten funtsezko eragileentzat erabilgarria izatea da gure helburua.

Argitalpen zientifikoak

Liburuak, txostenak, artikulu zientifikoak eta ongizatea helburu duen lehiakortasunaren inguruko nazioarteko jakintzaren mugan aurrera egiten laguntzen duten bestelako argitalpenak.

NEW

Dibulgazio argitalpenak

Argitalpen hauek jakintzaren transferentzia errazten dute, eta jakintza hori erabakiak hartzeko eta eztabaida publikoan aplikatzeko aukera ematen dute.

Argitalpenen bilaketa aurreratua